
Zaldupe eskolak antolatutako jaiaren balorazio positiboa egin dute. "Oso ondo joan zen, gustura geratu dira guztiak, hortaz, indarrak hartu ditugu datorren urtean ere ekimena errepikatzeko".Ā

Hamabost urte pasatu dira Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkarteak bailara horretako herrietako kirola hauspotzeari ekin zionez geroztik. Haurrei nahiz nerabeei beren herrietan kirolaz eta saretzeaz gozatzeko aukera ematen diete.

Ana Goitia umoregile lekeitiarrak 'Ti-ta' bakarrizketa saioa egingo du Maria Blanco zestoarrarekin batera, barikuan [maiatzak 17], 19:30ean, Uhagonen. Hara joaten dena "barre handi batekin" eta "aste guztiko tentsioak botata" irtengo da.

Aittitta Txiki Kultur Taldeko kideek ezin izan dute jaia aurrera atera, antolakuntzarako jenderik ez dutelako aurkitu. Azaldu dutenez, marmitako lehiaketa ere kolokan dago; inor kargu egingo ez balitz, ziurrenik ez dute lehiaketa antolatuko.

Izarkomek eskubide moduan planteatzen du landa guneetan interneterako sarbidea edukitzea; udalak eurekin ipiniko ditu udaletxeko telefono finko eta mugikor guztiak. Era berean, herriko espazio publiko guztietan internet sare librea ipiniko dute.

EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, eta EAJren kontrako lau botorekin eta EH Bilduren aldeko hiru botorekin ez dute mozioa onartu.

Domekan [maiatzak 12] 1143 mendizale elkartu ziren Lekeitioko mendi martxan. Antolatzaileak "oso gustura" daude eduki duen erantzunagaz.

Topaketa domekan [martxoak 13] egingo dute, 11:00etan, Goiko Plazan.

Idoia Beratarbidek eta Iraia Eliasek zuzuendutako lana martxoaren 19an, 20:00etan, eskainiko dute Zubi Zahar herri ikastolako aretoan.

Lehen eta bigarren mailako partidak jokatuko dira Miruaitzen, barikuan [martxoak 11], 19:00etatik aurrera.

Eskolako ikasleen hiruhilabete honetako eskulanak egongo dira ikusgai.

Zapatuan [martxoak 12], 10:00etatik aurrera lehiatuko dute txapelketa, Basauriko Lapatza zirkuituan.

Egitasmoa zapatuan [martxoak 12] aurkeztuko dute Gaztetxean; 19:00etan ipini dute hitzordua. Aurkezpena aitzakia modura hartuta, bertso saioa eta kontzertuak ere antolatu dituzte.

Zapatuan [martxoak 12] egingo dute 12:30ean, Goiko Portalean.

Martxoko hirugarren astean amaituko dituzte Txanbolingo biribilguneko bost edukiontziak kentzeko lanak.