Deialdiak

Oier Jurado — Magoa

"Teknika, istorioa eta ezustekoen arteko nahasketa da magia"

Umorean oinarritutako magia gustuko du Oier Juradok (Markina-Xemein, 2001). Berrogeialdiaren garaian hasi, eta egunez eguneko hobekuntzan murgilduta dago gaur egun, Espainiako Txapelketa irabazteko helburuari eutsiz.

Oibar Uribarri Bengoetxea / Ainhoa Astarloa Beotegi
Lumatzak MJ
Maddi Badiola, Haitz Urruzuno eta Inar Eizagirre

"Lumatzak-en bilakaeragaz batera egin dugu guk geuk ere gure trantsizioa"

Haitz Urruzuno, Inar Eizagirre eta Maddi Badiolak osatutako Lumatzak MJ hirukoteak 2023an hasi zuen bere ibilbidea musika jartzaile gisa. Hastapenetatik "erabat politizatu" duten espazioa dela diote, eta "probokazioa" borrokarako tresna gisa ulertzen dute.

Gizartea, kultura

Irakurle Talde Feminista bueltan da Lekeitioko Andraetxean

Hirugarren urtez antolatu dute irakurle talde feminista Lekeition; oraingo honetan, bost saio parte-hartzaile prestatu dituzte, hausnarketa kolektiboa sustatzeko.

Munitibarko San Bizente Jaiak 2025

San Bizente jaietarako prest daude Munitibarren eta Aulestin

San Bizente jaiak ospatuko dituzte Munitibarren eta Aulestiko Narea auzoan. Munitibarren, bihar [barikua] hasiko dira jaiak, eta askotariko ekintzak egongo dira bi asteburutan. Narean, berriz, etzi [zapatua] ospatuko dituzte San Bizenteak, egun guztiko egitarauagaz.

Sukaldaritza jardunaldia egin dute Markina-Xemeinen. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Ongietorri ekitaldia egingo dute zapatuan Markina-Xemeinen

2025ean herrira bizitzera joan direnei ongietorria egiteko saioa antolatu du Markina-Xemeingo Udalak. Zenbait eragilek ere parte hartuko dute, eta herritar denei zabaldutako ekitaldia da.

Ondarroara bizitzera joan direnei ongi etorria emango die udalak

Ongi etorri ekitaldia zapatuan [urtarrilak 24] ospatuko dute, 11:00etan, Kofradia Zaharrean.

Ziortza-bolibartarrek Muxo inguruko basoak berreskuratzeari ekingo diote domekan

Domekan [urtarrilak 25], Lurgaia Fundazioarekin batera, baso landaketa egingo dute Muxo inguruan, Jaio errekaren ondoan. 09:30ean elkartuko dira plazan; izena emateko eskatu dute.

Objetofono tailerra, Amoroton

Mutrikun lehiatuko da Euskadiko Uretako Motorren Txapelketako finala

Bi txanda egongo dira, lehenengoa 12:30ean, eta bigarrena 16:00etan.

Punta-puntako bertsolariak igoko dira Amorotoko oholtzara

Irailarek 27an, 18:00etan, bertso jaialdia egongo da frontoian. Sarrerak lehiatilan salduko dituzte egunean bertan.

Beti Jai elkartearen 2025eko batzar orokorra

Arbide Eguna antolatu du eskalada taldeak zapaturako

Zuhaitz parkea eta rokodromoa jarriko du Arbide Eskalada Taldeak zapatuan Latxanbre Enparantzan, 11:00etatik 14:00etara.

Ispasterko nekazal azoka 2024

21 postu izango ditu Ispasterko nekazal azokak

Zapatuan [irailak 20] 11:00etatik 14:00etara egongo da azoka zabalik.

Euskaragileak_Irizar

Euskaragileen Topaketa egingo dute urriaren 9an Cikautxon

Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du eta euskararen sustapena indartzeko helburua dauka. Izen ematea zabalik dago.

Hamargarren Txistu Eguna hartuko du Ondarroak zapatuan

Txistua balioan jartzea helburu izanik, hamargarren txistu eguna ospatuko dute zapatuan [irailak 20]. 24 txistulari ibiliko dira Ondarroako kaleetan zehar.

Gehiago