Deialdiak

Uribarren-Abaroa Fundazioko Patronatuak dio ez zuela irregulartasunen berri

Lekeitioko Erresidentziari 92.000 euroko isuna jarri dio Bizkaiko Foru Aldundiak. Fernando Ibarra aurreko zuzendariak dio berak ez duela isuneko erantzukizunik.

Kontzezio Eguneko bertso jaialdia

700 bertsozale elkartu ditu Kontzezio Eguneko bertso jaialdiak

Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia, Amets Arzallus, Jone Uria eta Unai Iturraiga aritu dira bertsotan, eta beste urte batez, entzuleek ederki erantzun dute.

Jose Pablo Arriagaren 'Lau teila' proiektua

Lau teilaren bidaia, Euskal Herritik Karibera

Jose Pablo Arriaga eskultore markina-xemeindarrak Atlantikoa bakarka gurutzatu du Mutrikutik Martinikara, eta bere familiarekin elkartuta jarraituko du 'Lau teila' proiektu artistiko eta poetikoan lanean.

Euskaltzaindia

Andres Urrutia Bilboko Ospetsu izendatu dute

Andres Urrutia euskaltzainburu ondarrutarrak Bilboko Udalaren Bilboko Ospetsu izendapena jaso du, Bilbon euskararen alde egindako lan irmoa aitortuta. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da, Bilboko udaletxean.

Lekeitioko Udala 700. urteurrena

Lekeitioko 2026ko aurrekontua aurtengoa baino %11 handiagoa da

EH Bilduk alde bozkatu du eta EAJk aurka. 2026rako herritarrek eskatutako hamar proiektu “ilusionagarri” aurkeztu dituzte.

Giro "ederra" sortu da Amorotoko 'Abenduan, on egin!' gastronomia azokan

'Abenduan, on egin!' gastronomia azoka ospazen dabiltza gaurkoan Amoroton. Bertoko produktuez gain, artisauen azoka ere egon da udalerriko frontoian.

Malen Altuna Biteri - Kazetaria

"Euskaraz gauza handiak egin daitezke, eta egiten dira"

Malen Altuna kazetari markina-xemeindarrak beti izan du "argi" komunikazioa zela bere bidea. Irratiaren, telebistaren zein podcastgintzaren bidez, jendearekin "konektatzea" lortu du.

Ainhoa Astarloa Beotegi/Zaloa Iturbe San Jose
'Etxebizitza politika: neurriak eta ereduak' mahaingurua, Lekeitioko EH Bilduk antolatuta.

Etxebizitzaren egoeraren inguruan aritu dira Lekeition

Lekeitioko EH Bilduk 'Etxebizitza politika: neurriak eta ereduak' mahaingurua egin du. Adierazi dute etxebizitzaren problematika lantzen jarraituko dutela; uztailaren 5ean "etxebizitza ez dela jolasa" salatuko dute.

Berriatuko udaletxea
Udaberriko Soinuak Berriatua

Tarinek ikasturteko azken emanaldien balorazio “ona” egin du

Markina-Xemeingo eta Berriatuko musika eskolak hainbat emanaldi eskaini izan ditu ikasturtea amaitzeko.

Lekeitio eta Aulesti izango ditu geraleku EuskarAbenturak

Atharratzetik aterako dira Euskal Herriko txoko desberdinetako 126 gazte uztailaren 1ean [martitzena]. Azken gauetako bi egingo dituzte Lekeition eta Aulestin.

Mutrikuko jaietako egitarauaren aurkezpena

Bizixo Jai Konpartsak "adin tarte guztientzat" pentsatutako egitaraua aurkeztu du

Uztailaren 18tik 25era ospatuko dira aurten Malen jaiak Mutrikun, eta Bizixo Jai Konpartsak egitarau oparoa iragarri du bere txosnagunean. Besteren artean, hainbat musika, antzerki, bertso saio eta umeentzako jolas egongo dira.

San Joan sua Amoroton

San Juan suek argitu dute gaua

Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritan egin zituzten atzo [ekainak 23] suak.

Bisitari eta zerbitzu sektoreko eragileei euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina, martxan

Zerbitzu sektorean euskararen erabilera bultzatzeko ‘Bertatik bertara’ kanpaina martxan da Uemaren parte diren udalerrietan. Bisitariei eta zerbitzu sektoreko eragileei euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina da.

Gehiago