
Anitua-Mako eta Zabala-Liher nagusitu ziren zapatuan jokatutako bigarren eta lehen mailako finaletan, giro bero eta jendetsuaren erdian.


Lehen eta bigarren mailako txapelketetako finalak jokatuko dira bihar, 18:30etatik aurrera, Ondarroako Frontoian.


Hogei urte dira Lekeitioko DK Studioak bere ateak ireki zituenetik. Sukaldeetan espezializatuta egotetik, etxe osoak dekoratzera igaro dira. Hasi zirenetik, baina, helburu argi baten atzetik lan egin dute: bezeroen etxeak neurri-neurrira egitea.

'Sexu eta genero aniztasuna hirietatik at' hitzaldi tailerra egongo da bihar [urtarrilak 10].

Guztira hiru saio izango dira, denak urtarrileko zapatuetan; lehenengo saioa zapatuan [urtarrilak 11] izango da. Bihar [urtarrilak 10] da izena emateko azken eguna.

Hirugarren jardunaldiari bihar [urtarrilak 9], 19:45ean, emango diete hasiera pilotariek, frontoi txikian.

Lekeitioko Udalak dirulaguntza ematea arautzen duen ordenantza aldatu du, gazte gehiagok etxebizitza bat alokatzeko aukera eduki dezaten; besteak beste, hileko alokairuaren muga kendu dute. Zabalik dago dirulaguntza eskaera egiteko epea.