ZirHika elkarteak duela bi urte Oñatin egin zuen lehenengo topaketa, eta Markina-Xemeinen izango da bigarrena. Hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batu eta elkar ezagutzea da asmoa.
Bihar hasiko da Euskaraldia, eta hamaika ekitaldik mugituko dute euskara sustatzeko ariketa soziala: denetariko ekintzak antolatu dira Lea-Artibaiko udalerrietan eta Mutrikun.
Euskal Herriko espetxeetan zigorra betetzen ari diren 117 presoetatik 58 dira egun zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoak, eta 29 dira preso horien herriak. Herri horiek guztiak lotuko dituen Puzzlea ekimena da aurrera eroango du Sarek asteburuan, preso horien etxerako bidea eskatzeko. Mutriku, Ondarroa eta Gernika egingo dituzte ekitaldiak.
Hiru ondarrutarrek irabazi dute saria. Ainhoa Etxebarriak eta Nerea Gartziak Hil da jainkosa antzezlanagaz irabazi dute Kriselu saria, eta Ugaitz Alegriak Destiny Driver antzezlanagaz.
Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak Karmen jaietako kontzertuak aurkeztu dituzte. Besteak beste, J Martina, Xiberoots, Süne eta Asgarth egongo dira.
Barikuan [maiatzak 9] gauzatu zuten lehen ekintza, eta aurten, berritasun bezala, mendi irteera egingo dute Aizkorrira, Aurrera Mendi Taldeagaz.
Zapatuan [maiatzak 10] ospatu zuen Danon Artin Elkarteak Arroz jaia, 'Danon Ondarru!' sentsibilizazio kanpainaren barnean.
Beti Jai jubilatuen elkarteak zapatuan [maiatzak 17] egingo du omenaldia.
Ohi bezala bi ibilbide jarri dituzte aukeran Urepel kirol taldekoek. Egunean bertan eman behar da izena.
Andra Mariaren Zeruratzea Parrokiak antolatu du eguenerako [maiatzak 15], Agustinen Komentuan.
Bi orduko lau saio izango dira guztira; lehenengoa maiatzaren 19an izango da.
Lekeitioko Udalak barikura [maiatzak 16] arte jasoko ditu herritarren eskaerak.
Herri argazkia atera dute ziortza-bolibartarrek. Domekan [maiatzak 18], Euskaraldian bete-betean sartuta, Itsu Koplak egongo dira, 12:30ean.
Lekeitio Lagunkoiak 'El piano' filmaren emanaldia eskainiko du eguaztenean [maiatzak 14] kultur etxean, doan.
Bekobenta eskolak 'Bizkaiko auzo eskolak: Markina-Xemeingo kasua' erakusketa ipini du martxan, eta hitzaldi nahiz erakusketara "jende asko" joan da. Eguenetik domekara [maiatzaren 15etik 18ra] berriro ikusgai egongo da erakusketa.