Lekeitioko herri eskolako Zapran guraso elkarteak zapaturako [urriak 18] egun osoko egitaraua antolatu du.
Genozidioa ez dela amaitu salatu dute ehunka herritarrek, Gernika Palestinak deitutako mobilizazioetan, eta Palestina babestu behar dela azpimarratu dute.
Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren aldeko elkartasun eguna dute gaur [urriak 15]. Gernika-Palestina elkarteak 19:30erako elkarretaratzeak deitu ditu udaletxe aurrean.
8 eta 16 urte bitartekoek, beharra izanez gero, herriko 11 establezimendutako telefonoak erabili ahalko dituzte. Markina-Xemeingo Altzau burue taldeak, udalak eta Hemen Be Bai elkarteak urriaren 20an ipiniko dute martxan kanpaina.
2025/2026 Eusko Label Winter Series txapelketa aurkeztu dute. Hilaren 27tik otsailaren 15era jokatuko dute bosgarren aldia, Imanol Lopezen azkena. Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak hirugarren txapela erreskadan irabazteagatik borrokatuko dute. Ekaitz Mendizabal 'Goixerri'-k debuta egingo du lehiaketan.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Mijoa errekari buruzko ebazpen proposamena. Eguzkitik balorazio ona egin dute "arazoa mahai gainenan ipini delako".
Urriaren 22an Athlon bizimodu osasungarriaren sustapenean diharduen taldeak emango du saioa.
Lekeitioko Denboraren Bankuak deituta, martitzenean [urriak 14] osatu zuten ibilbidea. Hurrengo asterako auzolanetarako deia egin dute.
Bateratze Guraso Elkarteak antolatu du tailerra; parte hartzeko toki mugatuak egongo dira, eta sarrerak salgai daude udaletxeko kutxazainean.
Balorazioa ona izan den arren, ardurak lan-taldeka banatzeko beharra dutela identifikatu dute.
Izena eman behar da Mendexako udaletxean urriaren 20a baino lehen.
11:00etan izango da, kiroldegi ondoko landan. Sei partaide edukiko ditu lehiaketak, tartean, Barinagako Igor Elordi eta 'Lagun'.
Barikuan [urriak 17] izango da hitzaldia. Izena eman behar da.