Banakako eta taldeko ekintzen bitartez trantsizio energetikoa eta klima aldaketa publiko guztietara hurbiltzeko tailerrak eta sentsibilizazio ekimenak egingo dituzte bihar (urriak 17) hasi eta urriaren 26 (domeka) bitartean, Lea-Artibaiko hainbat herritan.
Herriko aktibitate komertziala suspertu eta herritarren ekonomian laguntzea du helburu. Bi asteko iraupena izango du: azaroaren 2an [domeka] amaituko da.
Katalunian ospatzen ari diren Munduko Geoparkeen Estatuko Sareraren Jardunaldi irekietan parte hartzen dabil Euskal Kostaldeko Geoparkea. Jardunaldiak bihar [urriak 16] amaituko dira. Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkatea ere bertan dago.
Eguzkik eta Mutriku Natur Taldeak «ondo» baloratu dute Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza kapaina bertan behera uztea. Arartekoaren ebazpena «erabakigarria» izan dela adierazi dute.
Zapatuan [urriak 18] egingo dute mendi martxa, eta ibiltariek bi ibilbide izango dituzte aukeran. 08:00etan ekingo diote ibilbide luzeari, eta 10:30ean laburrari.
Lekeitioko herri eskolako Zapran guraso elkarteak zapaturako [urriak 18] egun osoko egitaraua antolatu du.
Genozidioa ez dela amaitu salatu dute ehunka herritarrek, Gernika Palestinak deitutako mobilizazioetan, eta Palestina babestu behar dela azpimarratu dute.
Lea-Artibaitik Ondarroa, Lekeitio, Ispaster, Mendexa eta Aulestiko jubilatuak elkartu dira, eta Busturialdetik, Eako jubilatuak.
Ezkurdi Jai Alai frontoiak zesta puntako kluben arteko Nazioarteko Txapelketako finalak hartu ditu.
Urriaren 22an Athlon bizimodu osasungarriaren sustapenean diharduen taldeak emango du saioa.
Lekeitioko Denboraren Bankuak deituta, martitzenean [urriak 14] osatu zuten ibilbidea. Hurrengo asterako auzolanetarako deia egin dute.
Bateratze Guraso Elkarteak antolatu du tailerra; parte hartzeko toki mugatuak egongo dira, eta sarrerak salgai daude udaletxeko kutxazainean.
Balorazioa ona izan den arren, ardurak lan-taldeka banatzeko beharra dutela identifikatu dute.