
Santa Ageda bezpera ospatzen ari dira Lea-Artibai eta Mutrikuko herri zein auzoetan. Arratsaldean ere kalera aterako dira Lekeition, Ondarroan, Ispasterren eta Markina-Xemeinen, eta asteburuan ere ospatuko dute Mutrikun, Berriatuan, Ziortza-Bolibarren eta Munitibarren.

Mutrikuko Institutuko Batxilergoko irakasleek eta ikasleek deskonexio digitaleko erronka batean parte hartu dute, hezkuntza- eta udal-esparrutik bultzatuta.

Berriatuko Udaletik adierazi dutenez, oinezkoen pasabideak lekuz aldatzeko obrek bi edo hiru aste iraungo dituzte.

Urtarrilean Espainiako Auzitegi Gorenak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen aurkako epaia berretsi eta gero etorri da agindu berria.

Dolu perinatalaren inguruan kontzientzia sortzeko jardunaldiak antolatu dituzte Markina-Xemeinen. Tximeletak Izarretan taldearen ekimenez, eguenean [otsailak 5] hasi eta asteburuan zehar gauzatuko dituzte zenbait ekintza Uhagon Kulturgunean.

Konferentzian parte hartzeko, bihar [otsailak 4] zabalduko dute izen ematea.

Udalbatza osatzen duten taldeek Auzitegi Gorenaren erabakia anakronikotzat jo dute eta eskubide urraketak egon direla azpimarratu dute.

Asanblada barikuan [otsailak 6] izango da, 19:30ean, Zabiel Kultur Etxean.

Joan den domekan ezin izan zituzten programatutako partiduak jokatu, jokalari baten lesioaren ondorioz. Hala, asteon lau partidu jokatuko dituzte.

Idazleak hainbat lan argitaratu ditu, eta oraingoan "Zahartzaroaren maparen bila" liburua izango du hizpide.

'25 urte, ezto mugaik!' lelopean antolatu du Mutrikuko Gazte Asabladak gaztetxearen 25. urteurrena. Otsaileko egitaraua argitaratu dute, eta hilabetero joango dira antolatutakoaren berri ematen.

'Erein, borrokatu, bizi' liburua aurkeztuko dute barikuan [otsailak 6], Udal Aretoan. 'Erroa eta geroa' dokumentala ere proiektatuko dute.

Antzezlana zapatuan [otsailak 7] eskainiko dute Markina-Xemeingo Uni frontoian. Sarrerak bost eurore truke daude salgai udaletxeko kutxazainean, eta egunean bertan leihatilan ere egongo dira.