Herriko txikienek izan dute protagonismoa gaur [uztailak 23] goizean Goiko plazan. Eguerdian, Elkartasun egunari hasiera eman diote kantupoteoarekin.
Aurkezpen jardunaldiaren ondoren, XIX. Hondarribia Grand Slamaren lehen ligaxka jardunaldia jokatuko dute barikuan [uztailak 25], Jostaldin. Lea-Artibaitarren ordezkaritza oso azpimarragarria da; tartean dago iazko garaile Jokin Arbe.
Abuztuaren 3an Sarek eta Etxeratek antolatzen duten “Behin betiko txanpa etxera” hondartzetako mobilizazioa egingo dute; 11 hondartzatan egingo da aldarria, tartean Lea-Artibain.
Lekeitioko Caritasek urtero sukaldaritza tailerra ematen du, eta tailer soil bat ez ezik, herritarren artean harremanak sortzeko, estutzeko eta saretzeko modua ere bada. Partaideen eta boluntarioen arteko zubiak eraikiz, bertoko bizimodura egokitzen lagundu, eta bakardadeari aurre egiteko espazio bilakatzen da.
Gaur [uztailak 22] aurkeztu du Euskaltzaindiaren egoitzan eta Milloitik mundura bezala, hau ere autobiografikoa da.
Jendetza batu da Mutrikuko Musika bandak Goiko plazan eskaini duen kontzertuan.
Elena Fernandez Iturrioz Memorialak 280 parte hartzaile bildu zituen zapatuan Ondarroako uretan.
Goizean inperialismoaren kontrako borroken erakusketa eta 'Egoera geopolitikoa ulertzeko gakoak' hitzaldia egongo dira. Ostean, bazkaria egingo dute plazan.
Ekoizle, artisau eta txosnentzako izen emate epea uztailaren 30ean amaituko da, eta abeltzainen izen ematea irailaren 2tik 8ra izango da.
'Markina-Xemein zabalik' programaren baitan Urbitarte kaleko erakusleiho bat apaindu dute Sormen Lantegiko kideek, Markina-Xemeingo Udalak, Leartibai Fundazioak eta Hemen Be Bai merkatari elkarteak babestuta.
Uztailaren 31n itxiko dute igerilekua, lur berria ipini, aniztasun funtzionala dutenentzat aulki berria ipini eta tuberiak eta ur bonbak garbitu eta aldatzeko.
Euskorpus proiektu estrategikoaren barruan, Euskorpora elkarteari bost milioi euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu du gaur [uztailak 22] Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak,
Ziortza-Bolibarko Udalak, Simon Bolivar Museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean egun osoko egitaraua antolatu dute eguenerako [uztailak 24].
Zapatuan [uztailak 19] egin zuten Ispasterko pintura lehiaketa, goizean egin zituzten obrak eta arratsaldean sari banaketa.