
Eñaut Urreisti mutrikuarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak Xabi Barandika gernika-lumotarraren eta Thibault Basque bidartarraren aurka irabazi zuten atzo, txapelketaren finalerdietan sartzeko geroz eta hurbilago kokatuz.

Baxurako arrantza sektorea garatzeko estrategian "jauzi kualitatiboa" dela zehaztu du Eusko Jaurlaritzak.

Euskal Diasporaren Egunaren harira Mikele Irazusta muralgile argentinarrak zesta-punta komunitateari eskainitako murala egin zuen urrian Markina-Xemeinen, eta Street Art Cities orrialdearen urriko munduko mural onenen arteko lehian sartu zen. Herritarrek emandako botoei esker irabazi du hirugarren saria.

Zapatuan [azaroak 8] herritar asko izan ziren eguraldi euritsuagaz probalekura bertaratu zirenak mahai-jokoaren inguruan gehiago jakitera.

Ondarroako Udalaren Berdintasun Kontseiluak, Etxelilak eta Ondarroako Mugimendu Feministak hilabete osoko egitaraua antolatu dute. Haur eta Nerabeen Kontrako Sexu Abusuen Prebentziorako Nazioarteko Egunarekin [azaroak 19] emango diote hasiera.

Zapatuan Mutrikuko kai-muturrean batu ziren herritarrak, Palestinaren aldeko elkartasun argazkia ateratzeko.

Domekan [azaroak 16] 10:30ean izango da tailerra, Arretxinagan. Oihane Lekunberri Ansolak emango du tailerra, eta emakumeei zuzendutakoa izango da.

Lehenbizikoz, Durangoko Azoka baino lehen egingo dute ZuNonHanDA! azoka ibiltaria, azaroaren 17tik abenduaren 4ra bitartean. Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek, tartean eskualdetakoek.

Xemeingo elizan eman zieten hasiera aurtengo jaialdiari. Miriam Cepeda eta EHU Abesbatza igo ziren oholtzara, Aitor Biainen zuzendaritzapean: "Biainek arretatsu eta dotore zuzendu zituen musikariak".

69 bolarik parte hartu dute laugarren jardunaldian, eta Astigarrak sei txirlo bota ditu. Atzetik Ganix Rodriguez (Asolaberri) eta Oier Txurruka (MX3T) geratu dira, beste seina txirlogaz.

Barikuan [azaroak 14] egingo dute lehen saioa eta hilaren 21ean bigarrena, biak ala biak Txitxintokian.