Zapatuan [urtarrilak 11] egingo diote ongi etorria mutrikuarrak Akerbeltz erraldoiari, 12:00etan, Goiko Plazan.
Urtarrilaren 10ean [barikua] aurkeztuko du Aulestiko Ondare taldeak sortu berri duen ikus entzunezkoa, 18:30ean, Udal Areto Nagusian.
Blogak aipamena lortzeaz gain, Javier Arrietak bertan argitaratutako artikuluetako bat Espainiako seigarren blog juridikoen sariketako finalaurrekoetara ere heldu zen.
Besteak beste, aholkularitza juridikoa, irakurketa talde feminista, yoga eta batukada feminista antolatu dituzte. Aholkularitza juridikoagaz hasiko dute urtea: bihar [urtarrilak 10] 18:00etan eskainiko dute saioa, Andraetxean.
Joseba Zabalza argazkilariak 'Markaz Tulkarem: talde errefuxiatuaren itzulera' erakusketa ipiniko du Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan. Bihar [urtarrilak 10] egingo dute erakusketaren aurkezpena eta solasaldia, 19:00etan.
Euskal preso, erbesteratu eta deportatuen egoerari «premiazkoa den irtenbide justua» eskatzeko manifestazioa deitu du Sarek zapaturako, Bilbon. Mutriku, Lekeitio eta Ondarroatik autobusak antolatu dituzte.
2024an hainbat argiteria aldaketa egin dituzte Patrokua jauregian, Andonegiko pabiloian eta Kareaga industrialdeko pabiloian. Andonegin instalazio fotovoltaiko bat ipini dute, eta Kareagan autokontsumorako instalazio fotovoltaiko partekatua instalatzeko proiektua idatzi dute, "epe laburrean" berau burutzeko helburuagaz.
'Sexu eta genero aniztasuna hirietatik at' hitzaldi tailerra egongo da bihar [urtarrilak 10].
Guztira hiru saio izango dira, denak urtarrileko zapatuetan; lehenengo saioa zapatuan [urtarrilak 11] izango da. Bihar [urtarrilak 10] da izena emateko azken eguna.
Hirugarren jardunaldiari bihar [urtarrilak 9], 19:45ean, emango diete hasiera pilotariek, frontoi txikian.
Lekeitioko Udalak dirulaguntza ematea arautzen duen ordenantza aldatu du, gazte gehiagok etxebizitza bat alokatzeko aukera eduki dezaten; besteak beste, hileko alokairuaren muga kendu dute. Zabalik dago dirulaguntza eskaera egiteko epea.
Errondatik bildutako diruaren erdia Enara Alakano gernika-lumotarraren sarkomaren aurkako borrokara bideratuko dute.