
Bariku [azaroak 28] goizean Portu Kontseiluak Mutrikuko portuko babes-dikea sendotzeko behin betiko proiektuaren xehetasunak ezagutu zituen. Arratsaldean herritarrek izan zuten proiektuaren berri.

Ispasterko eskolako eta Markina BHIko ikasleak ere finalistak izan dira. Euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena pizteko eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragiteko helburua du lehiaketak.

Eguaztenean [abenduak 3] emango diete hasiera hitzaldi zikloei eta martxoaren 11ra arte luzatuko dira. Herri mailan heriotzaren inguruan naturaltasunez berba egin eta elkarrekin ikasteko saioak direla diote.

Gaur [azaroak 29] goizean 16 postu jarri dituzte frontoian. Eguerdian elkartu da jenderik gehien.

Berritxuarren Jaia ospatzen ari dira herritarrak, gaur [azaroak 29] dute egun handia bazkari herrikoiagaz: 350 lagun inguru elkartu dira.

Dokumentu ofizialak, batez ere alta txostenak eta bilakaera orriak, euskaraz egitea sustatzeko lehiaketa martxan jarri dute Mendaroko ospitaleko zenbait medikuk, eta horietako bat da Leire Egiguren.

Herriz herriko zein Euskal Herri mailako eragile ezberdinak hitanoaren transmisioa sendotzen eta belaunaldi arteko zubiak eraikitzen ari dira. Bide horretan, mugarri izan da azaroaren 8an ZirHika taldeak Markina-Xemeinen ospatutako topaketa.

Desanexioaren 21. urteurrena ospatu dute Ziortza-Bolibarren. Mendi ibilaldia egin zuten goizean, eta Asisko Urmenetarekin solasaldia, arratsaldean.

Guztira 120 kilo txerriki eta 40 kilo talo kontsumitu dituzte. Etxebarriko Udala pozik agertu da jaiek eduki duten erantzunarekin.

Piztu Dendak ekitaldiaren baitan, tonbolako sariak banatu eta Gabonetako argiak piztuko dituzte, 20:15ean.

Ikusi Lea-Artibai eta Mutrikuko herrietan Euskararen Egunaren harira hainbat egunetan antolatutako ekimenak.

Lekeitiarrek EP berria kaleratu berri dute ‘Azken bala’ izenekoa.

Isuntza arraun elkartearen Kulixka ontziaren irteera pelagikoan atera zioten argazkia.

Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak idatzitako liburua aurkeztuko dute domekan [azaroak 30] Etxebarrian.