Barikuan [urtarrilak 10] jokatuko dute finala Ihart-Arai eta Elaia-Frida bikoteek emakumezkoetan eta Erkiaga-Argoitia eta Barandika-Zabala bikoteek gizonezkoetan.
Helmugak proiektuak erronkaren amaiera ekitaldia egin du. 8.000 euroko txekea eman diete haurren gaixotasunen aldeko Aspanovas, Aspanogi, Bihotzez eta Arnasa elkarteei. 2026rako "inoizko jairik handiena" aurreratu dute.
Urtarrilaren 26an egingo dute kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen Etxera Trail. Internet bidez aurretiaz izena emateko epea zabaldu du antolakuntzak, egun hori baino astebete lehenagora arte.
Gaur aurkeztu dute Berriatuko emakumeen eta gizonezkoen Master Series txapelketa. Mendibarrenen jokatuko da, abenduaren 27an eta urtarrilaren 3 eta 10ean.
Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Paul Etxebarrietak, Road Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.
'Kalian gora, maria behera' proiektuan, Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao eleberrian oinarrituta sortu du bere ibilbidea eta Ana Urkizak, berriz, Ondarroako Piratak lanean oinarrituta.
Ziortza-Bolibarren joan den astean hasitako jaien jarraipena ospatuko dute bihartik [abenduak 20] domekara [abenduak 22]. Lekeition eta Mutrikun azoka egongo da zapatuan [abenduak 21]. Ondarroan eta Munitibarren, ostera, talo jana egingo dute.
Familiagaz ospatu du urtebetetze eguna; Markina-Xemeingo alkatearen eta alkateordearen bisita ere jaso du.
10. urtez antolatu dute lehiaketa eta ohiko oinarriak jarraitu behar dira, sariak ere iazko berak dira.
Hiru aukera jarri dituzte eskuragarri bakoitzak nahi duena egiteko.
Guztira hamasei egilek parte hartu dute, 43 lan aurkeztuz. Sari banaketa abenduaren 25ean egingo dute.
Urtarrilaren 9an amaituko da dirulaguntza eskarien aurkezpena eta tramitazioa egiteko epea.
Bigarren jardunaldia eguenetik [abenduak 19] domekara [abenduak 22] jokatuko dute; bost partida egongo dira.
Guztira hemezortzi hirukotek parte hartu dute. Lea Ibarreko jokalariez gain, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Mallabiakoak ere bertaratu dira.