
Herriguneko parte hartzea baxuagoa den arren, landa eremuetako batzarrak "arrakastatsuak" izan direla adierazi dute udaletik. Besteren artean, hondakinen, bideen, ur horniduren eta mugikortasunaren inguruko eskaerak egin dituzte herritarrek; mugikortasun plana garatzen ari da udala, eta ekarpenak domekara [irailak 28] arte jasoko ditu.

45 urtetik gorako emakumeei bilerara joateko deia egin diete. Eguenean [irailak 25] izango da hitzordua, 18:00etan, Etxelilan.

Bizilagun gehienek eta udalak balorazio ona egin dute. Urtza Alkorta Ondarroako alkatea eta Aitzol Osa udaltzainburua egon ziren bertan.

Arte eszenikoak erdigunean jarriz, egun guztiko egitaraua antolatu zuen domekan Ondarroako Gazte Asanbladak. Antolatzaileek, egunaren balorazio "ona" egin dute.

Donostiako Lauko Finalean atzo [irailak 22] kanporatu zuten Aritz Erkiaga. Berriatuarrek irailaren 29an jokatuko dute finala.

Lekeitioko Udalaren aurreikuspenen arabera, 2026ko udan amaituko dituzte eremu artistikoko lanak hirugarren faseagaz.

Antolatzaileek, orokorrean, Aulestiko Santa Eufemiajaien balorazio "ona" egin dute. Txapelketez betetako jaiak izan dira aurtengoak ere. 44. Ermitara igoera Amaiur Etxeandiak eta Xuban Muniozgurenek irabazi dute.

Lehenengo mailako bi eta bigarren mailako lau final laurden ikusteko aukera egongo da Markina-Xemeingo frontoi txikian, bihartik domekara [martxoak 13-16].

«Gazteen ahots kritikoa plazaratzea» du helburu Gaztetxeak bertsotan egitasmoak.

Miren Amurizak 'Pleibak' bere azken liburuaren bertso saio literarioa eskaini du Uhagonen, Miren Narbaiza, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdirekin batera. "Emanaldi zoragarria" ikusi dute bertaratutakoek.

Lekeitio-Palestina Elkartasun Taldeak antolatu du hitzaldia; eguenean [martxoak 13] 18:30ean izango da, kultur etxeko Azkue aretoan. Euskal Herriko BDZko kideek emango dute hitzaldia.

Bihar [martxoak 12] da izena emateko azken eguna. Martxoaren 17an eta 24an izango dira tailerrak.

25 urtean 43 proiektu desberdinetarako milioi bat eurotik gora batu ditu elkarteak.

Lekeitio Lagunkoiak Jose Arrueren "Itxasgaña Txakolina" koadroaren erreprodukzioa egin dute Santa Katalina bideko aterpean. Inaugurazioan 70 lagunetik gora elkartu dira: "Herritarrez gain, Mendexa, Gizaburuaga, Ispaster eta Ondarroako herritarrak ere etorri dira".

Oier Guillan idazle, kazetari eta antzerkigileak Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako egonaldia hasi du Aulestin. Beranduago, Amoroto eta Munitibarren egingo ditu egonaldiak.