Hamahiru urteren ostean, 'Kantatzen duen herria gara' diskoa kaleratu du Patxi Saiz musikariak.
Ager Solabarrietak eta Maite Badiolak urrezko domina bana lortu dute, zutik eta etzanda, Espainiako Txapelketan. Azken urteotan domina biak aldi berean irabazi dituzten bakarra da tiratzaile eta laguntzaile ondarrutarrak.
Aulestiko III. Gabon Azoka ospatuko dute zapatuan [abenduak 30], 10:00etatik 14:00etara.
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek Ludovic Ladutxe eta Mikel Mantzisidor 2 eta 1 garaituta lortu dute Eusko Label Winter Seriesen finalaurrekoetarako sailkapena. Hurrengo astelehenean (abenduak 2), Johan Sorozabalek eta Unai Lekerikabeaskoak Thomas Urrutiaren eta Thibault Basqueren aurka jokatuko dute.
Abenduaren 2ra arte 38 panelez osatutako erakusketa ikusteko aukera egongo da Bizenta Mogel parkean. Artean haurtzaroa zelan irudikatzen den ikusi daiteke bertan.
Gabonetako argiak beranduago pizteko eskaera egin dio talde ekologistak Lea-Artibaiko Amankomunazgoari; abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra, gutxi gorabehera.
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiagaz bat egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek, Indarkeria Matxsitaren Kontrako Nazioarteko Egunean. "Gizonek ardurak hartzeko unea" dela aldarrikatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Itaiak mobilizazioa egin du Ondarroan.
Sekzio Ofizialerako eta Scratch Sekziorako izen ematea zabaldu dute; edozein artista edo taldek eman dezakete izena. Jaialdia 2025ko uztailean ospatuko dute.
Leartibai Fundazioak NegoziON programa ipini du martxan: funtzionamenduan dauden eta errelebo bila dabiltzan negozioen salerosketa sustatuko duen programa da. Programaren inguruko jardunaldia egingo dute eguenean [azaroak 28] Markina-Xemeinen.
Gaur [azaroak 25] itxita egongo da 18:00ak arte. Bihar [azaroak 26], ostera, 08:30etik 18:00etara itxiko dute.
Hirugarren aldiz antolatu du Udalbiltzak eta berritasun gutxi batzuekin dator. Bi urtetan 48 sortzaile hautatu dituzte.
Eguenean [azaroak 21] egin zuten sari banaketa Bilboko Foru Liburutegian.
Lekeitio Lagunkoiak deituta auzolana egin dute: aterpea garbitu eta margotu egin dute. Hurrengo auzolan ekintza toki berean izango da, abenduaren 11n.
Berakruz Ikastola, Bekobenta Eskola eta Musika Eskola inguruan ipini dituzte guneak, Muxu eta agur izenagaz. Minutu bateko geldialdiak egiteko guneak izango dira.
'Jakaren dantza' izeneko laburmetrailagaz lortu zuten saria Ondarroa BHIko Gizarteratze zikloko lehenengo mailako ikasleek.