Zapatutik [ekainak 14] astelehenera [ekainak 16] ospatuko dituzte aurten Oletako jaiak. Eraso matxisten kontrako protokoloaren aurrelanketan indarrak jarri dituzte antolatzaileek.
Ondarroako Galiziar Etxeak Galiziako Letren Eguna eta Karmen jaiak antolatu ditu, barikutik [ekainak 13] domekara [ekainak 15] bitartean. Folklorez, gastronomiaz, musikaz eta omenaldiz jositako asteburua dute aurretik ondarrutarrek.
Zapaturako [ekainak 14] egun osoko egitaraua prestatu dute. Aurten ez da azokarik egongo eta herriko beste eragileekin elkarlana bilatu dute.
Ahaztuen Oroimena taldeak 'Txondorretik burdinolara' argazki erakusketaren irekiera hitzaldia egingo du domekan [ekainak 15] Antsotegi Hotelean; hitzaldira joateko izena eman behar da. Erakusketa zabalik egongo da abuztu amaierara arte.
Bihartik [ekainak 12] hasi eta zapatura [ekainak 14] bitartean zazpi kontzertu entzuteko aukera egongo da Markina-Xemeingo kaleetan.
Gure Ametsa Dantza Taldearen emanaldiarekin emango diote hasiera Mutrikuko udako kultur egitarauari, uztailaren 5ean [zapatua].
Bihar [ekainak 13] izango da emanaldia, Ondarroako kiroldegiko kantxan, 18:30ean.
Mikel Laboa abeslari eta musikagile donostiarraren jaiotzaren 91. urteurrena ospatzeko elkartuko dira lekeitiarrak, domekan [ekainak 15.]
Ume, gazte zein nagusientzako ginkana herritarra egingo dute Aulestin. Barikuan [ekainak 13], 17:00etan, izango dute hitzordua aulestiarrek
Apar jaia martitzenean [ekainak 17] izango da, Ondarroako Herriko frontoian, 17:00etan.
Flysch beltza ezagutzeko aukera eskainiko du Geoparkeak flysch beltzaren hilabetean: zapatutik (ekainaren 14) uztailaren 14ra bitartean flyscha ezagutzeko bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte.
Gaztetxoak Txapelketako azken lasterketa hartu zuen domekan [ekainak 8], eta oro har, garailea Aratz Sanchez Beltran de Otalora izan da.