Uztailaren 11tik 31ra bitartean egingo da aurten Urmuga ekimen nazionala, antolatzaileen esanetan orain arteko "handiena eta bereziena" izango dena.
Maiatzaren 23tik [barikua] ekainaren 1era [domeka] Europako Geoparkeen astea ospatuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Urtero legez, ekimen "ugari" antolatu ditu.
Hondakinak isurtzen diren eremuan belatz handi bikote bat bizi dela azaldu du talde ekologistak, eta espeziea Babes Bereziko Zerrendan dagoela zehaztu du.
Gaur [apirilak 30] goizeko 06:50ean izan dute sutearen berri, suhiltzaileek 10:30erako itzali dute.
Itsas hondoak sekretu asko ezkutatzen ditu, eta horiek ezagutzera emateko lanean aritzen dira Lekeitioko Urpeko Taldekoak. Izaki bizidunak ez ezik, hondoratzeak ere ugariak dira itsas azpian, eta horietako bat oinarritzat hartuta, liburu bat idatzi dute. Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, egindako lana herritarrei aurkeztuko diete zapatuan [apirilak 5], 18:00etan, Azkue aretoan emango duten hitzaldian; hondoratzeen inguruko erakusketa ere, zabalduko dute.
Orain arteko txartelak baliogabetu egingo dira; beraz, herritarrek berria eskuratu edo 'Ireki' apikazioa erabili beharko dute. Txartel berriak eskuratzeko datak zehaztu ditu Mutrikuko Udalak.
Mutrikuko Udalak martitzenean [apirilak 1] aurkeztu zuen klima aldaketari eta energia trantsizioari buruzko ekintza plana. Honetarako, udalerriko sektore ezberdinen ordezkariekin parte hartze saioak gauzatu ditu.
Kargagailua Sabino Arana kalean ipini dute. Gehienez ere, lau orduz erabili ahalko da.
Ikasturtean landutakoa helarazi die ikasleek udal ordezkariei.
Barikuan [maiatzak 23] 17:30ean izango da tailerra. Amaieran tomate landareak oparituko dizkiete partaideei.
Lekeitioko Udalak barikura [maiatzak 16] arte jasoko ditu herritarren eskaerak.
Txartel zaharra eduki ezean udaletxeko sarreran eskuratu daitezke poltsak goizetan, eta udaltzaingoan arratsaldetan.
Komunitatearen helburuak eta balioak finkatuta, energia komunitatea sortzeko hurrengo pausuak ematen hasiko dira lekeitiarrak; etzi [apirilak 9] 18:30ean egingo dute hurrengo bilera, kultur etxean.
Hobeki elkarteak hondakinen kudeaketa jasangarri eta arduratsua bultzatzen du.
Lekitto Bedarra taldearen ekimenez, 'Udaberriko ortua: zer eta zelan' ikastaroan murgildu ziren partaideak. Lekeitiarrez gain, eskualdeko nahiz urrunagokoek ere parte hartu zuten ikastaroan.