
Herritarrek maskaragaz joan beharko dute botoa ematera. Identifikatzeko garaian, mahaietako kideek ezingo dute boto emaileen nortasun agiria eskuetan hartu. Segurtasun neurriak direla eta, Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak esan du emaitzak ordu erdi inguru atzeratu daitezkeela.

Legebiltzarrerako hautagaia da Josu Erkoreka (Bermeo, 1960). Gobernuaren bozeramailea izan da azken bi legealdietan.

Unai Urruzunok (Ondarroa, 1972) politikagintzaren lehen lerroa lagako badu ere, koalizio abertzalean jarraituko du; EH Bildun "beste ardura batzuetaz" arduratuko da aurrerantzean.

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak aurten 50 urte betetzen dituela eta, irailetik aurrera, herriz herri suteen aurkako segurtasunaren eta herritarren autobabesaren printzipioak modu ludiko baina didaktikoan zabaltzeko ekimena abiaraziko dute.

Kalamuan izan zuten lehen hitzordua, eta Arraten jarraitu zuten ekitaldiak oroigarri banaketagaz. Etxebarrian bizi zen euskal espedizioko kide izan zen Emilio Hernandoren senideek hartu zuten oroigarri bat.

Esan dutenez, 330.000 antxoa tona inguru dago Bizkaiko Golkoan. "Inoiz ez da erregistratu aurtengoa bezain emaitza onik", esan dute AZTIkoek. Konfinamendua tarteko, aurten, arrantza ontziak hilabete eta erdiz aritu dira arrantzan.

Manifestazioa zapatuan [uztailak 4] izango da, 17:00etan, Eibarko Untzaga plazatik irtenda. Plataformako ordezkariek azaldu dutenez, orain inoiz baino garrantzitsuagoa da kaleak hartzea.

EA // Beletxe elkarteak Donostiara irteera antolatu du ekainaren 7rako, eta joateko asmoa dutenek ekainaren 2a (barikua) aurretik izena eman behar dute. Elkarteko bazkideak zein bazkide ez direnak joan ahal dira. Ekainaren 7an 08:00etan irtengo dira. 1...

EA // Emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa dago domekan, doan. Lekeitioko Wing-Tsun taldeko bi kidek emango dute ikastaroa, 10:30etik 13:30etara. Eskolondon jarri dute hitzordua. Batzen den jende kopuruaren eta eguraldiaren arabera, Eskolondon ...

GERNIKA-LUMO // Berbalagunek mendi irteera bat antolatu du zapaturako. 09:00etan udaletxeko plazan elkartuta, 12 kilometroko ibilbidea egingo dute denetara: Gernika-Lumo-Dondiz-Bastegieta-Berrizgana, Goikoerrota-Armotxerri-Urberuaga-Foru-Barrutiabaso-B...


Euskal preso ondarrutarraren egoeraz txostena egin dute Osasun Publikoko Barrualdeko Eskualdeko medikuek. Espetxetik kanpo egon beharko lukeela diote artatua izatekoIbon Iparragirre larriki gaixorik dagoen euskal preso ondarrutarraren osasun egoeraz tx...

BUSTURIALDEA // Arboledako aterpetxera irteera antolatu du Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak. Ekainaren 26tik 28ra joango dira, eta eta izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. Irteera 9 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta lehentasun...

2017. urtean, Gernikan; bakearen hirian, aitonen batzarlekuan, Foruen babeslekuan… ezin daiteke horrelakorik gertatu….Ba, bai! Oraindik orain euskaldunok debekua eta zentsura jasaten dugu, eta hau gutxi balitz erakunde publikoen aldetik dat...