Etxebarria

Puntu gutxigatik, Lea-Artibairi ihes egin dio BBK sariketaren garaipenak

443,50Ā punturekin irabazi zuen sariketa Uribe Kosta taldeak, eta Lea-Artibai taldeak 441,5 puntu batu zituen. Txapelketa irabazterik lortu ez duten arren, maila ona erakutsi du txapelketan Lea-Artibaiko taldeak.

Sindikatuen arabera, "ia erabateko jarraipena" eduki du Bizkaiko kontserba sektoreko grebak

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, greba eguna izan dute gaurkoa [azaroak 30] Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektoreko beharginek. Pikete informatiboak egin dituzte lantegietako kanpoan eta manifestazio jendetsua egin dute Ondarroan.

Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra "egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat" dela.

Berria
Gotzone Sagardui Osasun sailburua, agerraldian

Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak

Izatez, Jaurlaritza Auzitegi Gorenaren erantzunaren zain zegoen osasun larrialdia ezartzeko. Eta Auzitegi Gorenaren ebazpena gaur jaso dutenez, Jaurlaritzak datozen orduetan ezarri dezake osasun larrialdia. Maskara kanpoan ere derrigorrezkoa izatea nahi dute.

Antxoa gaztearen biomasa gutxitu egin dela dio Aztik

2020. urteko uda amaieran 230.000 tona antxoa gazte zeudela ondorioztatu zuen Aztik, eta aurten 208.000 tona izan dira.

Aulesti eta Lekeitio gune gorrian sartu dira

Eguenetik domekara bitartean 112 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 63 Ondarroan, 23 Mutrikun, 11 Berriatuan, 7 Markina-Xemeinen, 5 Lekeition, 2 Aulestin eta 1 Etxebarrian. HITZAren eremuan zortzi herri daude gune gorrian. Hiru lurraldeetako tasek igotzen jarraitzen dute.

Galletebeitiak hirugarren puntuaziorik onena lortu du Galdakaon

Finalaurreko baten faltan, finalean egoteko aukerak ditu lekeitiarrak. Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa.

Gehiago