Etxebarria

Mutrikun ozen salatu dute herriko emakume batek jasandako eraso matxista

Manifestazio jendetsua egin dute gaur [azaroak 18] Mutrikuko kaleetan zehar asteburuan herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Mutrikuko Udala: "Indarkeria matxistarekin amaitzea jendarte osoaren ardura eta erantzukizuna da".

Santa Zezilik musikaz jantziko ditu herrietako kaleak

Herri batzuetan asteburuan hasiko dira ekitaldiak. Kontzertuak, eta kantujirak prestatu dituzte musikari gazte eta nagusiek.

Gune gorrian daude Mutriku eta Lea-Artibaiko sei herri

150eko intzidentzia tasa gainditzen duten herri guztiak gune gorrian sartzea erabaki du Jaurlaritzak. Azken hiru egunetan 39 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun; kasu gehien Berriatuan erregistratu dituzte (13). Bizkaia eta Gipuzkoa ere gune gorrian daude.

Lea-Artibaitik igaroko da Rallyestone auto klasikoen rallya

Barikuan [azaroak 19] hasiko den rallyak hiru etapa izango ditu. Egun bakoitzean emango dute jakitera ibilbidea.

Lea-Artibai taldeak BBK Sariketaren finalerako txartela lortu du

Lea-Artibaik Busturialdea kanporatu du Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finalaurrekoan. Lea-Artibaiko taldeak Uribe Kostaren kontra jokatuko du finala azaroaren 29an, Bilboko BBK Aretoan.

22. Korrika martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo da

Amurrion (Araba) hasi eta Donostian amaituko da euskararen aldeko lasterketa. Hitza eta ekintza berbak uztartuta 'Hitzekin' izango da aukeratu duten leloa. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak omenduko ditu egitasmoak, "azken urteetako konpromisoagatik eta ekinagatik".

Etxebarrian jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 18an Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den finalera. Sarrerak Bertsosarrerak atarian daude eskuragai.

Julian Barnesen 'Istorio bakarra' nobela, aztergai

Txarakie irakurle txokoa bilduko da beste behin, Ean. Hain justu, gaur bilduko da, 19:30ean, Eskolondon. Julian Barnesen Istorio bakarra landuko dute bertan.Idazlearen nobelak hainbat gai lantzen ditu: besteak beste, maitasuna, belaunaldien arteko talk...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Emakumeek baladetan dituzten rolak azaleratu ditu Jabier Kalzakortak

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Labayru Fundazioak antolatutako hitzaldia eman zuen herenegun Jabier Kalzakorta ikerlari, idazle eta euskaltzain markina-xemeindarrak Labayruren Derioko egoitzan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hogei bat ...

E.M.U.

Mendien kudeaketarako Foru Arau propioa aurkeztu du EH Bilduk

EH Bildu Bizkaiak mendien kudeaketarako Foru Arau propioa proposatu du, zeinek, koalizioaren ustez, «baso-politika berri baten hasiera» suposatuko lukeen, «mendiak etorkizun sozial, ekonomiko eta ingurumen jasangarri bateranzko bidea egiteko oinarri...

I.M.

24 klub bilduko ditu 21. Xixili Torneoak Gernika-Lumon, domekan

21. Xixili Torneoa lehiatuko dute Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian, domekan. 14:30ean hasi eta 19:00ak aldera bukatuko dutela aurreikusi dute. Besteren artean, Bizkaiko, Gizpuzkoako, Arabako, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako, Asturiasko, Burgosko...

A.M.M.

Zubia uxolak eroan zuenekoa

1953ko urriaren 15eko goizaldean, Zubi Zaharra aurretik eroan zuen bizi-bizi zetorren ibaiak; urteak aurretik, errepublikazaleek lehertu zuten, frankistengandik ihesean.Indartsu zetozen urak 1953ko urriaren 15eko goizaldean. Uxolak eta itsasagorak bat ...

Ez dakidalako

Zer da jakitea? Ohikoa da jakintza edo ezaguera gehigarri eta unibertsala den zerbait bezala ulertzea: honen arabera, bizitzan gero eta adimen gehiago izango dugu, eta, gainera, gauza berriak ikasten goazen heinean gero eta jakitunagoak izango gara. Be...

Ajangiz

Ander Okamikak eta Santi Telleriak desafioa egingo dute Mendexan

Bizikletan eta zaldi gainean neurtuko dira. Karraspiotik Mendexarainoko bidea osatu beharko dute. Okamikak kilometro bateko abantaila edukiko duBizikletaren eta zaldiaren arteko dema prestatu dute biharko. Ander Okamika lekeitiarrak eta Santi Telleria ...

Udazkeneko lehen sardina aleak porturatu dituzte egunotan, Egidazu Kaian

8.000 kaxa inguru lehorreratu dituzte azken bi egunotan. Nahikoa arrain handia ari dira arrantzatzen Landa pareko uretan. Sardinaz gain, betandia ere saldu da Kofradiako bentanEgunotan aurreko astean baino arrain gehiago lehorreratu dute Ondarroako por...

Gehiago