
Espainiako Auztegi Gorenak asteon plazaratutako hizkuntza "koofizialen lehentasun ezaren" epaia salatu dute gaur [uztailak 19] herritarrek, eta euskararentzako "berehalako justizia deialdia" luzatu dute.

‘Euskararekin bat’ lelopean, zapatuan [uztailak 19] 12:00etan herri bakoitzeko udaletxearen aurrean elkartzeko deia egin du Uemak.

Etxebarrian nahiz Ispasterren uztailaren 24an emango diete hasiera ofiziala jaiei, ekintzak asteburu honetan hasiko diren arren. 24tik aurrera, besteren artean, musika eskaintza ugaria egongo da bi herrietan, Gozategi, Zilibito Records eta 48280 taldeak, esaterako. Bestalako kultur nahiz kirol ekintzak ere ez dira faltako.

Mankomunitateko kideek onartu dituzte hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren kontrataziorako oinarri tekniko eta administratiboak. Aurrerapauso “garrantzitsutzat” jo du eta helburu nagusiak dira "errefusa murriztea eta birziklatze tasa handitzea".

Ereñotik Ziortza-Bolibarrera arteko etapan parte hartzaileek naturaz eta kulturaz gozatu dute.

Eguzkik konpromiso "handiagoa" eskatu die Espainiar Estatuko eta Bizkai, Araba eta Gipuzkoako instituzioei, harrapari pelagikoen aurrean "kontrol zorrotza behar dela" azpimarratuz.

Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek aurkeztu dute eta helburu dute lurralde desberdinen arteko harremanak sustatzea.

Aukerak Suspertzen programa komunitariorako bolondresak behar dituzte.

Zabor pilaketen aurreko kezka adierazi eta kartelak ezartzeko ekimena abiatu dute.

Etxebarriko jaietara joateko zerbitzua egongo da Lea-Artibaiko herrietatik. Tiketak uztailaren 20a baino lehen erosi beharko dira.

Lehiaketa baino, kirolzaletasuna sustatzea da elkartearen helburua, eta bide horretatik, korrikalari guztiak saritu zituzten antolatzaileek.

Zapatuan Etxebarriko III. Herri Krosean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Momentuz 40 lagunek izena eman dute, baina izena emateko epea zabalik dago oraindik.