Ispaster

Lekeitiok neurriak zorroztuko ditu irailaren 1etik 5era bitartean

Lekeitioko Udala kezkatuta agertu da herriko intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa delako. Udal ordezkariek diote "arrisku egoerak saihesteko" hartu dituztela neurriak. Besteak beste, kontrolak gehitu eta herriko sarrera-irteerak itxiko dituzte zenbait egunetan.

Egoera ondo bidean bada, Labik irailean berrikusiko ditu neurriak

Batzorde teknikoak proposatu du abuztuaren bukaerara arte egungo neurriak mantentzea, eta, egoerak hobera egiten jarraituz gero, neurriak berrikustea irailean. Astelehenean batuko da Labi aholku batzordea.

"Mediku kontsulta herrian behar dugu" manifestazioa bertan behera gelditu da

Uztailaren 24rako deituta zegoen manifestazioa bertan behera gelditu da osasun egoera dela eta.

Tabernak 01:00etan ixtea eta herriguneetan maskara derrigorrezkoa izatea erabaki du Labik

Araba, Bizkaia eta GIpuzkoako Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak (LABI) Koronabirusaren delta aldaerak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izaten ari den hedatzeari aurre egiteko neurri berriak erabaki ditu. Neurri berriak bihar [uztailak 23] sartuko dira indarrean.

Herritarren behar sozialak hazi egin dira dira azken urtean

2020ko gizarte zerbitzuen datuak ezagutzera eman ditu Lea-Artibai Amankomunazgoak. Guztira, gizarte zerbitzuetan 1680 pertsona artatu dituzte.

Lea-Artibaiko landa garapeneko proiektuak bisitatu dituzte Jaurlaritzako ordezkariek

Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro inguru bideratu ditu Lea Artibai eskualdeko landa-garapenerako 54 proiektutara. Laguntza horien onuradun izan diren proiektuak bisitatu dituzte gaur [uztailak 22] goizean.

Optiko-optometrista

Pontxo Irigoien: "Miopia gero eta gazteagoen artean atzematen hasi gara"

Teknologia berrien erabilerak ikusmenean gero eta arazo gehiago eragiten dituela atzeman du Pontxo Irigoien optiko-optometristak Lekeitioko bere optikan. Begiak ondo babestea garrantzitsua dela dio.

Busturiko Udalak skate eta grafiti ikastaroak antolatu ditu

Beste urte batez, Busturiko Udalak skate eta grafiti ikastaroak antolatu ditu. Tailerrak Pazko Asterako antolatu dituzte.Skate tailerra apirilaren 4an egingo dute, eguaztenean; grafiti tailerra, berriz, hurrengo egunean, apirilaren 5ean.Biak arratsalde...

O.Z.

Arretxinagako ermitako korua atontzen ari da Markina-Xemeingo Udala

Koruko baranda sendotuko dute korua eta eskailerak publikoari zabaltzeko. Hiru haitz handiak ere garbitu nahi dituzte. Xemeingo elizaren azpian museo bat sortzeko asmoa daukateArretxinagako baselizaren edertasuna goitik ere miretsi ahalko da laster. Ko...

Eider Mugartegi

Julen Erezuma: 'Apari erromantikoa'

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
elkarrekin
Ikasle Abertzaleak hezkuntza ereduaren aurkako manifestazioa Markina-Xemein
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018
Gehiago