
Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak aurtengo hondartzen denboraldia aurkeztu du gaur [maiatzak 28] goizean Lekeitioko Isuntza hondartzan.

2018. urtean hasi zen martxan Bermeo Tuna World Capital (BTWC). Aliantza publiko-pribatu baten emaitza da.

Urte askoan ortulari bezala lan egindakoa da Julian Arrate Arrasate. Gaur egun 94 urte baditu ere, ortugintza ez dauka erabat alboratuta. Orain, berak ekoitzitako landareak Lekeitioko taldeei banatzen dizkiete, doan.

Egungo pentsio sistemak dituen gabeziak salatzeko aukera edukiko dute herritarrek zapatuan [maiatzak 29] Lekeition eta Ondarroan egingo diren mobilizazioetan. Gipuzkoako Pentsiodunen Bizikleta Martxa Mutrikutik igaroko da eguenean [maiatzak 27].

Emakumeak herritar baten aurkako salaketa jarri zuen. Orain, ia hiru urte beranduago, akusatua absolbitu egin dute. Horren aurrean, Ondarroako Mugimendu Feministako kideek ondoko mezua helarazi diote salatzaileari: "Sinisten dizugu!".

Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabal izan dira nesken txapelketako irabazleak, eta Mikel Manzisidorrek irabazi du mutilen kategoriako banakoa.

Munitibarrera joan da ‘Jolastu Geugaz’ lehiaketaren laugarren edizioaren saria, Baserritik Gernikarako produktuekin betetako saskia.

Bisitari kopuruari dagokionez marka hautsi du Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek. 2017. urtean, 37.105 bisitari eduki ditu.Bide onetik doa Urdaibai Bird Center. Hala baieztatu du zentroaren ardura duen Aranzadi Zientzia Elkarteak. 2017. urtean ...

Hango eta hemengo artisten lanak bildu eta Gernika 1937-2018 erakusketan jaso dituzte. Arte ezberdinetako lan horiek Elai Alai aretoan ikusgai daude hilaren 31 arte.Gerraren errealitatea liluragarri izatetik urrun dago. Gerra ankerra eta zikina da eta ...

FUTBOLA //Azken bi porroten ostean, garaipenaren bila zelairatuko dira bihar Itxas Ganen etxeko jokalariak. Bermeoren eta Somorrostroren arteko neurketa 17:00etan hasiko da. Denboraldia hasi zutenetik, talde bermeotarrak 23 puntu bildu ditu, eta 3. mai...

ESKUBALOIA //Gazte nesken fasearen A4ko finala hartuko du etzi Bermeoko Arene kiroldegiak. Bihar 17:30ean hasiko da lehen finalerdia; ATL Basauriren eta Askartzaren artekoa. Urdaibai ET etxeko taldeak Errotabarriren kontra lehiatuko du finalerdia, 19:1...

Morgako umeek badute zer egin gaur eta bihar. Pultserak egiten ikasteko tailerrean parte hartu ahal izango dute gaur, 17:30etik 19:30era. Bihar, aldiz, karaokean kantatzen arituko dira, 17:00etatik 19:00etara.

FUTBOLA // Gernikak Peña Sporten jokatuko du bihar, Urbietan, 18:00etan. 2.B mailan bigarren itzulia hasi zutenetik ez du partidurik irabazi talde gernikarrak, eta aurkaria mendean hartzeko gogoz zelairatuko dira lehen itzulian 0-1 nagusitu zitzaion. ...

Lekeitioko Mendieta ontziolan eraiki zuten azken-aurreko itsasontzia eraberrituko du Albaolak. Egurrezko itsasontzi tradizionalen ezagutza zabaltzea dute helburu.lekeitioko Mendieta ontziolan eraikitako azken-aurreko itsasontziak nabigatzen jarraituko ...

ERRUGBIA // Gernika RTk FC Barcelonaren zelaian lehiatuko du 15. jardunaldia domekan, 11:30etik aurrera. Heineken Ligaren denboraldiko bigarren buelta hasi zutenetik bi partidu jokatu ditu talde gernikarrak, eta biak etxean izan dira; Getxo Artearen ko...