
10 milioi euroko inbertsioa eginda, Bizkaiko 7.621 ataritara hedatuko da zuntz optikoaren sarea. Lea-Artibain 2022an hasiko dira lanekin.

Gune gorrian zeuden herriei Mendexa gehitu zaie. Joan den aste osoan 74 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun. Azken hiru egunetan intzidentzia tasak ia herri guztietan egin du behera, eta ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Ondarroa (9), Lekeitio (3), Mutriku (2), Etxebarria (1), Ispaster (1) eta Gizaburuaga (1).

Nahiz eta Berriatuak, Mendexak eta Munitibarrek 500eko tasa gainditu, ez dituzte betetzen Jaurlaritzak 5.000 biztanle baino gutxiago duten herriak gune gorrian sartzeko ezarritako irizpideak. Markina-Xemeinek, Ziortza-Bolibarrek, Lekeitiok eta Gizaburuagak gune gorrian egoten jarraitzen dute. Ondarroa gune laranjan sartu da.

Adinekoen zentroetako egoiliarren %96k eta mendekotasun handiak dituztenen zentroetako erabiltzaileen %86k COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jaso dute.

Egoera "larria eta kezkagarria" dela esan du Gotzone Sagardui sailburuak. Galdakao-Usansolo, Basurtu eta Txagorritxu ospitaleetako zenbait ebakuntza bertan behera laga behar izan dituzte.

Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 26 Lekeition, 18 Markina-Xemeinen, 6 Ondarroan, 3 Gizaburuagan, 2 Berriatuan, 2 Mutrikun eta bana Aulestin eta Munitibarren. Gune gorrian dauden herriak bere horretan jarraitzen dute; 5 herri daude egoera horretan. Hemen gaurtik aurrera indarrean dauden neurri guztiak.

Ertzaintzak, Arreta Psikologikoak, Osakidetzak eta Arreta Juridikoak emandako emakumeen kontrako indarkeria kasuen datuak ezagutzera eman ditu Lekeitioko Udalak.

Gernika Jai Alai Eskolak antolatutako X. Nazioarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketak datorren astean jokatuko dituzte. Hain zuzen, uztailaren 30ean hasiko da txapelketa.Abuztuaren 11n eta 13an lehiatuko dituzte beste kanporaketak, eta finalak, ber...

Sanpelaioen ostean eta sanlorentzoen aurretik, Santimañeko jaia ospatuko dute arratzuarrek, Gorozika auzoan. Egun bakarrean ospatuko badute ere, izango da zegaz gozatu domekan.Goizetik eguerdira bitartean elkartuko dira arratzuarrak, gazte zein nagusi...

Eguzkik Saturraranen bizikleta aparkaleku gehiago jartzeko eskatu dio Mutrikuko Udalari. Ekologistek agertu dutenez, Saturraranen autoentzako 241 aparkaleku eta bizikletentzako 8 aparkaleku daude. Gainera, bizikleten aparkalekuak handiagoak izatea eska...

Mundakan ere bere lana erakutsi gura izan du Enrike Zubia artista bermeotarrak. Uztailaren 31 orduko (19:00etatik 21:00etara) Tribisarrospe Kultur Etxera bertaratzen direnek Bilboko Itsas Museoak antolatutako #Burdinkolorea erakusketarako egindako zenb...

Ondarroako Eguneko Zentroak Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoa eta Igurco Servicios Sanitarios-ek kudeatzen duena, behin-behineko egonaldiak eskaintzen dit. Plaza pribatuak dira, adinekoei zuzenduta. Egonaldiak zuzenean eguneko zentroan eska daitezke....

Eguazten arratsaldean Berriatuan dagoen Cikautxo enpresan batu ziren Ondarroa Arraun Elkarteko, Isuntzako eta Lea-Artibaiko traineruak eta arraunlariak. Bertan, hiru taldeek enpresa aurtengo denboraldiko babeslea izango zela aurkeztu zuten. Cikautxok h...

Lekeitioko udal gobernuaren kudeaketagaz sarritan harritu bagara be, barriro daukagu horretarako arrazoia. Izan be, udaleko euskara teknikariaren kontratua amaitu barri da, eta EH Bilduk daukon informazio apurraren arabera, ez dago teknikariaren funtzi...

Bihar hasi eta abuztuaren 15era bitartean, eskualdeko zazpi herritan egingo dituzte kontzertuak. Busturiko eta Mundakako organoak ezagutzeko, gainera, bisita gidatuak egingo dituzteTurismoa eta kultura musikala uztartuta iritsiko da hamalaugarrenez Urd...