
Azken positibo berria maiatzaren 23an erregistratu zuten, Lekeition. Ordutik, ez dute COVID-19arekin kutsatutako inor gehiago erregistratu Lea-Artibain eta Mutrikun. Lurraldeka, asteburuan 11 kasu gehiago erregistratu dituzte, 8 Bizkaian eta 3 Araban.

Lekeitioko Udalak, esaterako, erabiltzaileei gomendatu die aulkiak, eguzkitakoak, hamakak eta bestelakoak ez eramateko, "behar-beharrezkoa ez bada". Dena dela, Lekeition ezin da eguzkia hartzen egon. Ondarroan, ostera, arauak ezarri ditu udalak, eta soilik 3 urtetik beherakoek, 65 urtetik gorakoek eta "beharrizan bereziak" dituztenek erabili ahalko dituzte eguzkitakoak, aulkiak edota hamakak.

Pandemia hasi zenetik Lekeition erregistratu dituzte positibo gehien (23). Azken egunetan, baina, eskualdeko datuak ez dira igo. Lurraldeka, eta gaurko 00:00ak arteko datuen arabera, 7 positibo gehiago erregistratu dituzte; 1 Araban eta 6 Bizkaian. Oraindik sendatu ez direnen kopurua zer edo zer igo da.

Astelehenetik hasita, aurrez aurreko eskolak ematen ari dira Lea-Artibai eta Mutrikuko ikastetxe batzuk. Iraileko itzulerak kezkatzen ditu batez ere. Hemen egunerokotasunean aurkitu dituzten zailtasunak eta egin behar izan dituzten aldaketak.

Dentista kontsultetan eta optiketan larrialdiko zerbitzutik ohiko martxara bueltatu dira. Babes eta higiene neurriak hartzen ohituta daude, eta «normaltasun berrira» moldatzen ari dira orain.

560 eurora arteko laguntza zuzenak bideratuko dizkiete Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa edo Ziortza-Bolibarren altan emanda dauden negozio txikiei laguntzeko.

Momentuz, aste osoan bere horretan mantendu dira eskualdeko datuak. Lurraldeka, atzo Araban ez zuten kasu berririk erregistratu, Bizkaian 4 gehiago eta Gipuzkoan 1. Sendatutakoen kopurua nabarmen ari da igotzen; kutsatu direnen %91 dira sendatu direnak.

Izaro Sub Klubak antolatuta, Bizkaiko Urpeko Arrantza Txapelketa jokatuko dute domekan, Bermeon. Klubeko kideek esan dutenez, Bizkaiko klub guztietako ordezkariek lehiatuko dute; 27 partaidek izena eman dute.Parte hartzaileak 08:00etan batuko dira Berm...

Busturia Txirrindulari Taldeko kideak Altamirako Kultur Etxean elkartuko dira domekan, 2017ko denboraldiaren aurkezpenean.12:00etatik aurrera, maila guztietako txirrindularien aurkezpena egin, eta talde argazkia aterako dute. 13:00etarako hamaiketakoa ...

Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolak antolatuta, Keu Agirretxea musikariak gitarraren mantenimendu ikastaroa eskainiko du gaur, 19:30etik 21:30era, musika eskolan. Ikastaroa doakoa da, eta musika eskolakoak direnek eta ez direnek parte hartu ahal dute...

Gernika RTk Bera Beraren kontra lehiatuko du Euskal Ligaren azken jardunaldia, bihar. Donostiako taldearen zelaia egoera onean ez dagoenez, Irunen (Gipuzkoa) jokatuko dute. 16:30ean hasiko da Plaiaundiko partida.Euskal Ligaren B multzoko sailkapenean b...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko zaleek gertutik jarraitu zuten atzoko etapa; Solluben jarraitzaile asko bildu ziren. Gaurko etapa Etxebarritik eta Markina-Xemeindik pasatuko daDonostian hasi eta Bilboko Kale Nagusian amaitu zen atzoko etapak Mut...

Markina-Xemeingo Bekobenta Eskolako DBH 4. mailako ikasleek ikasbidaiara joateko dirua lortzeko moda desfilea egingo dute bihar. Desfilea 18:00etan izango da, Uni frontoian.Desfilean herriko zortzi dendak eta sei ileapaindegik hartuko dute parte.Sarrer...

Artzabal Surf Elkarteak antolatuta, Alex Uranga bodyboarder profesionalak hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Lekeitioko kultur etxean.Hitzaldian, gainera, Unai Borda kamerak ere parte hartuko du. Beraz, bodyboarderrak bere bizipenak kontatzen ditu...

Apirilaren 23an egingo da martxa. Ondarroa-Ondarroa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: luzea, motza eta txikiaApirilaren 23an egingo da aurten Boga! mendi martxa, Ondarroa-Ondarroa ibilbide...