Ispaster

Mutrikun positibo kasu berri bat erregistratu dute azken orduetan

Orain arte Eusko Jaurlaritzak emandako datuetan ez da baieztatutako kasurik kendu. Gaur, ostera, Berriatuan kasu bat gutxiago dagoela jaso dute; gaurko datuen arabera, Berriatuan 2 positibo kasu daude erregistratuta. Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 84 positibo kasu daude erregistratuta. Birusa gainditu duten herritarren ehunekoak gora egiten jarraitzen du.

Bizkaiko Foru Ogasunak telefono edo Internet bidez errenta-aitorpenak egiteko zerbitzu berria jarriko du martxan

Oraingoz 24.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten eta COVID-19aren ondorioz enplegu-erregulazioko espedientean dauden edo egon diren edo kaleratuak izan diren pertsonei soilik eskaintzen zaie zerbitzua.

DIA supermerkatuetako langileak grebara deitu ditu ELAk

Ordu erdiko bi lanuzte egingo dituzte astelehenean Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako DIA Supermerkatuetako langileek.

Alarma egoera beste bi astez luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak

178 aldeko botogaz onartu da laugarren luzapena. Ondokoek eman dute aldeko botoa: PSOE, Podemos, Ciudadanos, PNV, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe. Alarma egoera luzatzeko proposamena babesteko EAJk hiru baldintza ipini dizkio Sanchezi.

Ekonomia suspertzeko egonkortasun instituzionala beharrezkoa dela dio Urkulluk

Enplegurako eta suspertze skonomikorako plan berri bat egitea unean uneko lehentasuna dela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Bi positibo kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Lekeition eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte kasu berriak (bana herri bakoitzean). Gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 84 positibo kasu daude erregistratuta. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban atzo 253 positibo gehiago erregistratu ziren. Ospitaleratutakoen kopurua jaitsi egin da, baita ZIUn daudenen kopurua ere.

Aldundiek enpresek maileguetan gabealdiak eduki ahal izatea erraztuko dute

Hiru aldundiek hitzarmen bat onartu dute Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatearekin. Ekonomiari, eta enpresa-ehunari lagundu nahi diote, osasun krisiaren ondorioei ahalik eta baldintza onenetan aurre egin diezaieten.

martxoak8
Fernando Salegi Eguzki taldeko ekologista
Emakumeen Lehenengo Ezohiko Bileran parte hartu zuten hautetsiak, Gernika-Lumon. Argazkia: Eudel
La Otra Mirada elkartearen irudia.

La Otra Mirada, gutxien dutenei laguntzeko taldea

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Herritarrak, iazko Lilatoian parte hartzen. Argazkia: Irutxuloko HITZA
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, iaz, Ondarroan.

Gazteria eta etxebizitza eskubideari buruzko hitzaldia izango da gaur

Mutrikuko EH Bilduk eta Ernaik antolatuta, Etxebizitza guztion eta gazteon eskubidea hitzaldia egingo da gaur, 19:00etan, Zabielen. «Hitzaldi edo bilera partekatu hau pauso bat baino ez da Mutrikun gazteria bultzatzeko, antolatzeko eta konpromiso bide...

N.B.A.
Gehiago