
HITZAk dakienera arte, Ondarroako Yaalah elkarteko kideak eta Lekeitioko Campo Optikako Batirtze Uribe Meabe dira Tinduf ingurura bidaiatuko dutenak. Gaur [azaroak 29] abiatuko dira.

Euskararen aldeko herri mugimenduen eta euskal erakundeen arteko elkarlanaren balioa azpimarratzen du euskal erakundeek kaleratutako adierazpen bateratuak. Horren adibide dira Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunak ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko bederatzi sortzailek lan berriak aurkeztuko dituzte abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo duten 54. Durangoko Azokan.

Eskualdeko zazpi talde igaro dira finalera eta lau proba gainditu beharko dituzte. Lehiaketaren helburua «denen artean ondo pasatzea» dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Egun osoko batzar luzearen ostean, eta Bizkaiko Metalgintzako Mahaiko gehiengoaren babesarekin, Bizkaiko Metalgintza sektoreko aurreakordioa sinatu zuten atzo [azaroak 26] iluntzean.

Bilera bat antolatu dute domekarako. Elkartu, informazioa trukatu eta zer egin daitekeen azalduko dute.

Azaroaren 25a da gaur, eta urtero modura, mota guztietako indarkeria gaitzetsi eta indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiei aski dela ozen eta argi esan dute. Herriz herri antolatu diren ekimenetan parte hartu dutenak asko eta asko izan dira.

Aittitta Txiki Kultur Elkarteak antolatuta, perretxiko jardunaldiak egongo dira asteburuan, Lekeition.Erakusketa bat antolatu dute domekarako, eta bertan ikusgai jarriko dituzten perretxikoak batuko dituzte gaur eta bihar Aittitta Txikiko nautikako lok...

Bizkaiko eskola kiroleko kanpainaren baitan kirol jarduerak garatu ahal izateko, aldundiko kirol zerbitzuak 38 lankidetza hitzarmen sinatu ditu lurraldeko beste horrenbeste kirol federaziorekin.

Frontoiko hormak lixatu, arrakalak bete eta margotu egin dute; 'Busturiko Udala' eta armarria jartzea falta dute. Besteak beste, iburutegiko uren arazoak konpondu eta eraikina garbitu duteBusturiko Udalak Altamira auzoko frontoia konpontzeko lanak egin...

Flamenkoa eta euskera nahasten dituen Arima izeneko musika proiektu bereziaren doinuak entzuteko aukera egongo da bihar, 20:00etan, Uhagon kulturgunean. Arima proiektuan sentimendu sakonak eta balio kultural handia duten ohitura biren arimak bat egite...

Ideien Kontserbera proiektuak asanblea egingo du bihar. Hain zuzen, proiektuak berak man beharreko hurrengo pausoa zein izango den eztabaidatzeko batuko dira. Zarragoitxi auzoko sarreran udalak dituen lokaletan egingo dute asanblada, eta 12:00etan hasi...