UAE taldeko portugaldarrak irabazi du Markina-Xemeinen amaitu den Itzuliaren gaurko [apirilak 10] laugarren etapa, eta Iider berria da. Eskualdeko ziklistak, Txomin Juaristi markina-xemeindarra eta Ander Okamika lekeitiarra, eguneko ihesaldian protagonista izan dira.
Euskararen Telefonoaren bidez, 1.206 intzidentzia jaso zituzten iaz, eta horietatik 1.112 kexak izan ziren, 62 zoriontzeak eta 32 kontsultak, iradokizunak edo bestelakoak. Hala ere, kasu horiek errealitatearen lagin txiki bat besterik ez direla diote Behatokikoek.
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak elkarretaratzeak deitu zituen atzo [apirilak 8], Palestinako herriaren aurkako erasoak salatzeko. Euskal Herriko 130 udalerrik egin zuten bat deialdiagaz, tartean Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk.
Eguenean [apirilak 10] 17:17etarako dago aurreikusita irabazlea Markina-Xemeingo Zelaiko helmugara heltzea.
Markina-Xemeingo eta Etxebarriko hamabi tabernek parte hartuko dute aurten. Apirilaren 10etik 13ra egongo da pintxoak dastatzeko aukera, goiz nahiz arratsalde.
Seinaleztatuta, margotuta, hesiak ipinita eta argiztapenagaz zabaldu dute desbideratzea.
Astelehenetik zapatura bitartean lehiatuko dute Itzulia Basque Country lasterketa. Aurtengoa motibazio iturri berezia da Pello Bilbao eta Txomin Juaristirentzat: etapa bana beraien jaioterrietan amaituko da, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen, hurrenez hurren.
Lea Artibai Ikastetxeko ikastaroetako ikasleek parte hartu dute azokan. Bigarren eskuko azoka, jaki desberdinak eta kultura anitzetako erakustaldiak egon dira.
Ibilbide luzea eta laburra egongo dira aukeran, eta izena emateak irteera ordua baino ordu erdi lehenago izango dira. Amaieran zozketa egingo dute.
2023an lehen aldiz egin ostean, eguaztenean [apirilak 9] bigarreneko aurkezpen hitzaldia egingo dute.
Euskaraldiagaz bat egin eta Euskoopaldia topaketa ospatu dute Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika kooperatibek, giro "atsegin eta parte hartzailean".
Hobeki elkarteak hondakinen kudeaketa jasangarri eta arduratsua bultzatzen du.
Martitzenean [apirilak1] zabaldu zuten Markina-Xemeingo Donejakue bideko aterpetxea, eta hala egongo da urriaren amaierara bitartean. Iaz 7.165 pertsona hartu zituen.
Gaur [apirilak 1] ari da bere urtebetetzea ospatzen, familiagaz batera; bera da markina-xemeindar nagusiena.
Erakusketa ikusgai egongo da Markina-Xemeingo karmeldarren aretoan apirilaren 11ra arte. Erakusketaren itxiera Mursego taldeak egingo du, kontzertu batekin.
Domekan [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira.