Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrek emakumezkoen estreinako Jai Alai Ligaren Lauko Finala patrikaratu dute, Arai Lejardi markina-xemeindarra eta Oihana Sorozabal miarriztarra menpean hartuta. Gizonezkoen lehian, Eñaut Urreisti mutrikuarrak eta Thibault Basque bidartarrak ezin izan dute Xabier Barandika gernika-lumotarragaz eta Imanol Lopez zumaiarragaz.
Eusko Jaurlaritzak amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko kontsezioen araubidea arautzen duen agindua berrikusi eta eguneratu nahi du eta horretarako, interes taldeekin batuko dira. Bizkaiko erabiltzaileekin urriaren 11 eta 25ean egingo dituzte bilerak eta Gipuzkoakoekin, urriaren 4ean eta 18an.
Iban Uberuagak segundo bakarragatik gainditu du Lumoko Kronoigoeraren errekorra. Munitibartarrak 04.09ko denbora egin du VI. ekitaldian, garaipena poltsikoratzeko balio izan diona. Emakumezkoen sailkapenean bizkorrena Nora Legarreta izan da, 06.52ko erregistroagaz.
Lea-Artibai eta Mutrikuko gazte feministak saretu eta elkartzeko asmoz, Astindu Topaketan elkartuko dira gaur, Markina-Xemeinen.
Zapatuan [irailak 20] Lea-Artibai eta Mutrikuko gazte feministen Astindu Topaketa egingo dute Markina-Xemeinen. Egun guztiko egitaraua antolatu dute.
Ireder Angulo Elexpek Mañaritik Atxetara maratoia lehiatuko du bihar [irailak 19]. Distantzia luzeetan trebatzen ari da munitibartarra, eta aurten ultradistantzian debuta egingo du: urriaren 11n Hiru Handiak-en irteeran egongo da. Besteak beste, Angulo aurten bigarrena izan da Oizko Ermitara Igoera Bertikalean, etxeko proban, eta berriki Mendata Ezagutuz maratoian.
Aitor Bizkarrak irabazi du Urdulizen atzo (irailak 28) jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, eta hirugarren, laugarren eta bosgarren izan ziren, hurrenez hurren, Mikel Retolaza Etxebarria, Koldo Gezuraga Seijido eta Garazi Navarro Ugarteburu. Lekeition lehiatuko dute bigarren kanporaketa, zapatuan (urriak 4).
Urriaren 6ra bitartean, egitaraua osatzeko proposamenak aurkeztu ditzakete sortzaileek, durangokoazoka.eus webguneko izen emateen atalean. Gainera, beste hainbat inskripzio ere zabaldu dira: Ikasle Goizerako, DA! PRO topaketarako eta Zu Non, Han DA! egitasmorako.
Irailaren 14an Ernaik Donostian egingo duen manifestaziorako autobusa egongo da. Lea-Artibai eskualdean Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroatik pasako da autobusa, eta Busturialdean Gernika-Lumotik aterako da.
Gaur (irailak 5), Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako harpidedunek ez dute Bizkaiko Hitza papereko astekaria jaso, orain arte bezala. Beste etapa bat hasi dute, eta lurralde informazioa Berriaren webgunean jasoko dute.
Irailaren 30a izango da Munitibarko gitarra ikastaroetarako izena emateko epemuga, eta saioak urriaren 2an abiatuko dituzte.