
Eneko Etxaburu preso politikoaren askatasuna eskatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte zapaturako, eguerdian hasi eta iluntzera arte, Gazte eta aske, irabazi arte! lelopean. 12:00etan, argazkia aterako da alde zaharrean, eta ostean, elkarretaratzean ...

Hilaren 16a, Piñastei Eguna edo Mariñel Eguna, izan ohi da Kalbaixotako azken eguna. Jarraian datorren asteburuan, ordea, jaiak sortzen duen zurrumurrua entzuten da. Aurten hurrengo eguna, hilaren 17a, zapatua zen. Bain aurten zurrumurrua, burunbada bihurtu zen. Kalbaixogainean hasitako jaia, Kalbaixogainean amaitu zen inoiz baino kolore, usain, zarata eta zapore gehiagorekin. Kalbaixogaina jaigune esanguratsu bihurtu izanaren errudunak Olabarrieta, Ibiri eta Laranga auzoko bizilagunak izan dira. Lanari ukorik egin ez arren, jaia baztertu nahi ez duten herritarrena. Izan ere, Kalbaixo jaiak, mutrikuar denenak diren arren, eurentzat inorentzat baino bereziagoak dira. Auzotarrek jaietan eduki duten parte hartzea goraka joan da azken urtetan. Eta aurten inoiz baino nabariagoa izan da; bai eurek zuzenean burutu dituzten ekintzengatik, baita egunak edukiz betetzeko egin dute ahaleginagatik. Nabarmentzeko da aurten antolatutako lehenengo harri jasotzeko txapelketa. Izen handiko zazpi harri-jasotzaile aritu dira elkarren aurka. Egitekoa ondokoa zen: Pedro Mari Txurruka Aritza herriko harri jasotzailearen hiru harri erabilita, ahalik eta jasoaldi gehien egitea. Harriak 20 eta 30. hamarkadetan plazan aritzen zen Aritzarenak ziren: 135 kiloko errekatangularra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko zilindora. Lan horretan onena Izeta II.a izan zen. Guztira 77 jasoaldi egin zituen. Gertutik jarraitu ziotenak, Izeta IV (70 jasoaldi) eta Belioso (69 jasoaldi) izan ziren. Inoiz baino [...]

Zubi Barritik hodiak pasatzeko kontzesioa lortuta, dana prest dago Astillerura gasa heltzeko. Udalak Naturgas Energia empresari emon dio obraren lizentzia, eta hark lotunea egitea baino ez da falta, Berdura plazaren aurrean. Urrirako aurreikusten du Ud...

Uztailaren amaieran Zelaia-San pedro sektorearen garapenereko zatikako plana argitaratu zen aldizkari ofizialean. Plan partizala onartu arren, bide luzea osatu beharko du herritarren artean polemika sortu duen proiektuak

Ordu erdian, 11:00etatik 11:30era egon dira gaur, euskal sindikatuek deituta, herritarrak Alamedan. Epaiketa politikoen kontra azaldu dira, joan den barikuan Espainiako Entzutegi Nazionalak Bateragune auziko epaituei zortzi eta hamar urteko kartzela zi...

Zortzigarren urtez etorriko dira Lekeitiora Euskal Herriko eta inguruetako ternua txakurrak. Lau mailatako zailtasuna duten salbamendu probak egingo dituzte, bai uretan eta baita lurrean be. 20 txakur inguru espero dituzte aurten, eta bakoitzak bere mailako probak burutuko ditu. Laugarren maila gainditzen dutenek, gainera, salbamendu txakur ziurtagiria eskuratuko dute. Probak zapatuan burutuko dira, 12:00etatik aurrera, Isuntza hondartzan, eta maila desberdinetakoak nahasten joango direla jakitera emon dute salbamendu probak antolatzen dituzten AFAT elkartekoek. «Etzan, jaiki, igeri egin, makila ekarri, maila bakoitzean zailtasun handiagoko probak egiten joango dira», azaldu du. Horrela, laugarren mailako probak egingo dituzten txakurrek surflari bateri lagundu eta bi pertsona salbatu beharko dituzte, besteak beste. «Horrek probak itsasoa bare dagoenean egiten ditugu, arriskutsuak izaten direlako; ikusleengan harridura gehien sortzen dutenak izaten dira urtero-urtero», azaldu dute AFATekoek. Epailea, urtero legez, Arrasateko emakume bat izango da. «Urtero etorri da Lekeitioko probetara eta aurten be bertan izango dugu», zehaztu dute. Gustuko Ternua txakurren salbamendu probek harrera ona izaten dute urtero, batez be umeen artean; eta umeei begira, batez be, antolatzen du AFATek domekako ikuskizuna. Halan, domekan, 11:30etik aurrera, umeek eta txakurrek elkarrekin jolasteko jokoak egongo dira plazan. «Arraza zintzo eta baketsua dela erakutsi nahi dugu, umeekin ibiltzeko modukoa», azaldu dute . Beraz, oraingoan [...]

Mutrikuko Udalaren erabakia goraipatu du animalien eskubideen alde lan egiten duen ATEA elkarteak. Izan ere, gaur arratsaldean bizirik dauden paitak beharrean, gomazkoak egongo dira portuko uretan. Bildu koalizioaren erabakiaren aurrean hurrengoa adier...