Mutrikuko Bertso Eskolaren hastapenetan egondako jendeari omenaldia egiteko aprobetxatu zuten zapatuko [martxoak 29] bertso bazkaria. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, giro "paregabea" egon zen.
Parte hartze prozesua hasi zenetik lau saio gauzatu dituzte, eta hurrengoa, apirilaren 8an [martitzena] burutuko da, 18:00etan, Luardon.
Eskualdeko ikastetxeetako LH 5. eta 6. mailako ikasleak Markina-Xemeinen elkartu dira. Denetariko jolasak egin eta elkar ezagutzeko aukera eduki dute. Antolatzaileek egunaren balorazio positiboa egin dute.
Euskaltzaindiak Euskal Herriko 68 erakunde pribatu eta publikorekin lankidetzan osatu du Euskararen Erreferentzia Corpusa, hedabide nagusiekin eta gizarte-eragile askorekin batera, eta tartean dago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. 123.124 dokumentu, 154,21 milioi testu-hitz eta 129.817 lema biltzen ditu.
Mendexa (%27), Amoroto (%25), Aulesti (%22), Ispaster (%20) eta Berriatuan (%17) egiten dute gehien euskeraz Bizkaian. Baina Mutrikun %38.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Orai NLP zentroak AskHezi euskarazko diktakteta-sistema berria garatu du. Hala ere, sistema umeengana iristeko azken urratsa falta da, azpiegitura handia eskatzen baitu.
Guztira 24 emakume palista batu ziren domekan Mutrikuko Egaña frontoian. Iratxe eta Maite Barruetabeña ahizpek irabazi zuten finala.
Helena Barrenetxea durangarrak eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak III. Euskotren Winter Seriesa irabazi dute, finalean Elaia Gogenola berriatuarra eta Oaia Otaño mutrikuarra menpean hartuta. Gizonezkoen Banakako Seriesa Aritz Erkiaga ispastertarrarentzat izan da, Johan Sorozabal miarriztarrari gailendu ondoren.
Mutrikuko itsas ondarea "zaintzeko eta balioan jartzeko" egindako lanagatik jaso du Arku Gain Elkarteak aurtengo Berdel Aipamena. Ekitaldia barikuan [martxoak 28] ospatu zen, Zabiel Kultur Etxean.
Eneko Sagarmendi mutrikuarrak Euskal Pilota Egokitua Master Cup Irekia txapelketako finalerako txartela lortu zuen Jon Alzugurenegaz batera, domekan (martxoak 30). Finala apirilaren 13an izango da, Donostiako Atano III pilotalekuan.
Domekan [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira.
Mutrikuko minbiziaren aurkako elkartearentzat izango da azokatik lortutako dirua. Azokarako material bilketa egiten ari dira, eta materiala eroateko azken egunak bihar [martxoak 28], astelehenean [martxoak 31] eta apirilaren 3an eta 4an izango dira.
Martxoaren 28ra [barikua] arte egongo da arrain kontserbak uzteko aukera, herriko ikastetxeetan eta dendetan.
Bizkaiko Selekzioaren aurka jokatu zuen Eneko Sagarmendik GRABNI txapelketako bigarren jardunaldia, Joseba Altuna oriotarrarekin.
Bertso bazkaria martxoaren 29an [zapatua] izango da, Mutrikuko San Juan jatetxean. 120 lagunentzako bazkaria izango da, eta bertso eskolaren sorreran egon zirenak omenduko dituzte.
Maite Ortiz de Mendibilek eta Arai Lejardik, eta Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak osatutako bikoteak nagusitu ziren Araba Euskaraz Master Seriesean.