
Iberdrolak jakin eragin duenez goizean goiz gertatu da dena. “Zuhaitzak mozten zebilen enpresa batek zuhaitz bat bota du, eta linea elektrikoaren gainera erori da”. Ondorioz, 1.400 herritar argi barik geratu dira, udaletxea tartean. Eguerdi...

Markina-Xemeingo Bake Epailea eta haren ordezkoa izendatzeko prozedura hastea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak eguaztenean egindako osoko bilkuran. Izendapena lau urterako da, eta interesdunek Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskabide-orria, legeak karguok bete ahal izateko xedatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraziz. Eskaria aurkezteko epea 2012ko abenduaren 14an amaituko da.

Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatu ziren herenegun. Bost sari banatu zituzten, eta horietatik bi Debabarrenean geratu dira: Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana jaso dute, Emugi eta Bizigura Deba Ibaia ekimenengatik. Bestetik, Bizigura Deba Ibaia egitasmoaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko brigada bat landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan ari da egunotan. Herenegun Elgoibarren egon ziren (goiko argazkian), eta atzo Mendarion eta Deban jardun zuten.

Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, XII. Mendi Astea ospatuko da abenduaren 2ra bitartean Ondarroan. Aste honetan hasi dira ekimenak antolatzen Aurrera Mendi Taldekoak. Eguaztenean izen zen lehenengoa, eta gaur eta bihar izango du jarraipena GPS oinarriz...



11:00etan meza egingo da eta 12:00etan VIII. Barraskilo Lasterketa egingo dute. “Ez ahaztu, eta hasi barraskilo bila!”, adierazi dute Olazar kultur elkarteko kideek. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria egingo da. 17:30ean Mihiluze txapelketa egingo da.
15:00etatik 19:00etara umeentzako ludoteka egongo da.…