
Cuatro meses, tres semanas y dos dias pelikula emongo dute Potxuak Martxan emakume taldekoek, eguenean, 19:00etan, kultur etxean. Espainiak Abortuaren Legea aldatuko dutela-eta aukeratu dute Cristian Mungiuren lana. Pelikulak, abortua debekatuta zegoen...

Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek “2015erako Euskadik estatus politiko berri bat” izan dezakeela esan du Lekeition egindako ekitaldian. Bakea egonkortzea da EAJren beste erronketako bat, haren arabera. 200 lagun inguru alk...

Ondarrutar zinemagilea omenduz, haren izenean atara dute Legorretan film laburren lehiaketa, estreinako. Urriaren 20an lehiaketara aurkeztu diren 200 lan baino gehiagoren artean finalistak izan direnak proiektatuko dira.

Lumentza Mendi Taldeak lagunduta, giro ederrean egin zuten Multikirol Proiektuaren barruko mendi irteera, Lehen Hezkuntzako ikasle eta gurasoek. Eurekin egin zuten ibilbidea bai eta kirol batzordeko partaideek eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik. I...

I. Nanoipuin lehiaketa ipini du martxan Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak. Lanak hilaren 25era arte aurkeztu ahal dira. Gaia libre dela, nanoipuin bi bidali ahal ditu egile bakoitzak, gehienez 140 karakterekoak. Ana Urkiza eta Lerie Bilbao idazlea...

Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatu du ekimena, Ondarroako Udalagaz batera. Filmeen proiekzioak Ondarroako Kofradia Zaharrean egingo dira, 18:30ean. Gaur, hilak 10, Iris filmea proiektatuko da. Zaintzari buruzko ziklo hau menpekotasuna duten pertson...

35 eta 33 irabazita, Arbe eta Alliez I izango dira datorren zapatuan, Markina-Xemeingo frontoian jokatuko den Lea Artibai Pro Am txapelketako bigarren finalistak. Egiguren II eta Garateren kontra lehiatuko dira. Arbe eta Alliez I eta Egiguren II eta...