Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Liher Rodriguez preso lekeitiarrak funtzionarioen jipoi bat jaso duela jakitera emon du Etxeratek. Gertaera salatzeko Soto del Real espetxean euskal preso politikoak baraualdian daude eta ostegunera arte egingo dute baraualdia. Etxeratek azaldu duenez,...

Urzabal Guraso Elkarteak 18 urte bitarteko herritarren sormena beharrean jarri nahi du. Ipuin lehiaketa antolatu dute. Gaia librea da. Adinaren araberako banaketa egin dute eta aurkeztu beharreko beharrak be ezberdindu. LH1 eta 2ko ikasleek txantiloi bereziak erabiliko dituzte. Txantiloi horiek Urregarai eskolan eskuratuko dituzte. LH3tik gorakoek ipuinak ordenagailuz idatzi beharko dituzte. Behar guztiak barikurako prest egon behar dute. Ipuinak e-postaz bidali beharko dira: garbiarg@euskaltel.net

Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean mar...

Gaur arratsaldean egitekoa zen euskara batzordearen bilera bertan behera geratu da, familiako gorabehera bat tarteko batzordeburuak ezin duelako bileran egon. Batzar eguna ahalin eta arinen zehaztuko dutela jakin eragin dute.

Andra Mari jaietako kartel lehiaketa martxan dago. Lanak udal erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, ekainaren 18a orduko. 500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.

Gomaespumasko Txotxongiloak egiten ikasteko ikastaroa egongo da maiatzaren 8, 9 eta 10ean kultur etxeko txitxintokian. Dejabu panpin laborategiko irakasle birek emango dute ikastaroa eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Izen emotea kultur etxeko bul...

Danetara 114 lagunek egin dute Artibai Mendigoizale Taldeak antolatu duen Ibilaldi Neurtua. Euriaren beldurrez agian, beste urteetan baino jende gutxiago animatu da urteroko ekimenean parte hartzera, halandabe, animatu zirenak «gustora» egin zuten ib...