Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Bideo emonaldiak hogei bat lagun alkartu zituen zapatu arratsaldean, Portuko Ranpan. Familiarteko giroan, eta aktoreak bertan zeudela ikusi zuten Iñigo Atxa bermeotarraren filmea, Eveliez. Emonaldiaren ostean, txitxarro janean, «gustura» egon ziren ...

Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, datorren ostiralean jardunaldia eskainiko du Debegesak Euskadi+Innovaren eskutik. Bertan interneteko azken joerak azalduko dituzte. Saioak Debegesaren Eibarko egoitzan emango dira, 09:00etatik 12:30era, doan. ...

Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean Udaberri Kontzertua eskainiko dute zapatuan Lekeitioko Andra Mari Basilikan Lekitto Musika Bandak eta Banda Gazteak. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Egitarau oparoa prestatu dute banda biek kontzerturako. Banda...

KarKabia Kultur taldean sortu berri den Emakumeok Sortzen taldeak, Nire nia baino ez dut bere lehen sormen eta esperimentazio lana estreinatuko du datorren barikuan, apirilak 27, arratsaldeko 20:30etan, Lekeitioko zineman. 30 minutuko ikuskizun hau...

Harriz harri familientzako antzerkia egongo da gaur Barandiaran aretoan. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 17:30ean eta bestea 18:30ean. Antzerkia hiru urtetik gorakoei zuzenduta dago eta 30 minutuko iraupena izango du. Sarrerak 2 euro balioko ditu...

Herriko zirkulazio norabideen azterketa egin ostean hartutako erabakiari jarraituz, lurrean marka horiak margotu eta etxebizitzen partera autoa uztea galazoten duten seinaleak jarri ditu aste honetan Aldaola kalean Markina-Xemeingo Udalak. Aldi berean,...

Ttinbili ttanbala antzerki taldeak Bikokote umeentzako antzezlana egingo du Zabiel Kultur Etxean, zapatuan. 18:00etarako egin du hitzordua Mutrikuko udaleko kultur batzordeak. Bikokote txotxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi balea ar...