Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Gaur, 19:00etan, jai batzorde iraunkorraren batzar irekia egingo da udaletxean. Karmen Jaiak antolatzen hasteko lehenengo batzarra izango da.

Aurten be, Pol-polera irteera antolatu du Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak. Danetara 15 lagunek parte hartu dute irteeran. Mendiagaz gozatu, ondo pasatu, jan, lo, eta beheko suaren goxotasunean inspirazio bila ibili dira gazteak orain arte egindakoak...

Zapatu goizean hasi zen jaia eta goizaldera arte luzatu zen. Urtza Alkortaren eta Eneko Etxabururen lagunek antolatu zuten eguna, Ein daigun bidi plataformaren laguntzagaz. Jolasak, jan-edana eta bestelakoak egin ziren egun osoan zehar. Argazki galeria ikusteko egin klik hemen.

Herrialde desberdinetatik etorritako artisau eta ekoizleen 90 postu inguruk bete dute Lekeitioko Independentzia plaza asteburuan. Bitxiak, jakiak, poltsak, artisautza, jolasak eta gozogintza aurkitu zitekeen besteak beste NabarHerri izeneko azoka berez...

Lekeitioko Udalak, parte hartze batzordearen bidez, Ate irekien astea prestatu du datorren martxoaren 19tik 25era bitartean. Egitasmo horrek, parte hartze batzordean lantzen dabiltzan helburuetako bati jarraitzen dio: udala eta herritarren arteko distantziak laburtzearen helburuari. «Izan be, herritarren zerbitzura lanean diharduten erakunde eta pertsonak eta eurek egiten duten eguneroko lana ezagutzea ezinbestekoa dela uste dugu herritarrentzat», diote batzordekoek. Antolatu duten ekimenagaz, lan horiei izen abizenak eta aurpegiak jartzea dute helburu. Egitasmoaren barruan hiru ekintza mota egongo lirateke. Batetik, udalak kudeatzen dituen baliabide edo azpiegitura batzuetara bisita gidatuak egingo dira. Horrela, udaletxea eta artxiboa, Itsas Ondare zentroko baliabideak, ¬Itsasargia, Sosoaga Dolarea, Maria Errota edo Ondartzabal itsasontzia¬, edo Abaroa jauregia ¬Santa Rita komentu ohia¬ezagutu ahal izango dira. Txandak Bisitetan, gainera, azpiegituren egoeraren eta erabileraren informazioa jasotzeagaz gainera, historikoki izan duen funtzioaren inguruko azalpenak be hartuko dituzte herritarrek. «Abaroa jauregiaren kasuan, bisitarien bitartez, azpiegitura zein egoeratan dagoen erakustea da helburua, eta batez be, etorkizun batean erabilera emon behar zaionean, zertarako balio dezakeen hausnartzen hastea», zehaztu dute parte hartze batzordekoek. Bisitak goizean zein arratsaldean izango dira, baina taldeak mugatuak direnez, txanda hartu beharko da Turismo bulegoan astelehenetik aurrera. Itsas Ondare zentroaren barruan dauden baliabideak bisitatzeko euro bat ordaindu beharko da, baina beste ekintza guztiak debaldekoak [...]

Nafar Estatuak independentzia galdu zuenetik 500 urte igaro direla eta, data hori gogora ekartzeko asmoz, NabarHerri ekimena antolatu dute Lekeitioko Udalak eta Nafartarrak kultur elkarteak eskutik. Ekimena hiru egunetan luzatuko da, bariku arratsaldean hasi eta domekara arte. Asteburu osoan egongo diren ekitaldi sortaren bitartez, euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratu nahi dituzte. «Iraganera bidaiatzea proposatzen da, oraina beste modu batean ulertzen laguntzeko», esan dute antolatzaileek. Hau da, memoria berreskuratzea garrantzitsua dela azpimarratzen dute. «Mitoetan eta kanpotik ezarritako historian, konkista horietan garaile izan direnek ezarritakoan, oinarritu izan garelako». Memoria berreskuratuta, errealitatea beste modu batera ulertuko litzatekeela diote eta helburu hori lortzera zuzenduta egongo dira asteburuko ekimenak. Horrela, herrialde ezberdinetako produktuen azoka eta Euskal Herriko kulturgune bihurtuko da Independentzia plaza hiru egunetan, eta historia hitzaldiak eta kultur ekitaldiak egongo dira programazio zabal baten barruan. Lekeitioko Bateleroak be bat egin dute ekimenagaz. Taldeak usadiozko ontziak berreskuratzen ditu, eta batelen erakusketa antolatzeagaz gainera, nabigazio ikuskizuna be eskainiko dute.

Gaur egingo den osoko bilkuran onartuko dute Markina-Xemeingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Herria antolatzeko plangintzak zortzi urteko epea izango du. Herriaren gehiengoa ez urbanizagarria izango da eta hirigunetik kanpo geratzen diren auzoek b...