Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.



BERMEO // Txokolatezko bizkotxoa egingo du Berbalagunek barikuan, sukaldaritza tailerrean. 17:00etatik 20:00etara egingo dute tailerra Gizarte eta Kultura Etxean. Hala, bizkotxoa egiteaz gain, dastatzeko tartea ere edukiko dutela azaldu dute.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 29 urteko Bermeoko gazte bati. Hain zuzen ere, liskar batean beste gazte bati haginkada batez belarriko gingila kentzeagatik zigortu dute.2013ko martxoaren 2ko goizaldean izan zen...

Arrain Azoka Elkarteak lehenengoz aukeratu du aurton lehiaketa bitartez Arrain Azoka iragartzeko kartela, eta dagoeneko hartu du erabakia: Iñigo Bidetxea bermeotarrarena aukeratu dute. Lan irabazlea aukeratzerakoan honakoak izan dituzte kontuan: disei...

BERMEO// Erroxape Emakumeen Elkarteak hitzaldia antolatu du barikurako. Bakoitzak bere etxean eduki beharreko botika ontziaz ariko dira horretan. Mediku bat izango da gai horren inguruko azalpenak emango dituena. Erreten parkean Erroxapek dituen lokale...


Liderrek urrezko hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten zapatuan jendez betetako Zaldupen.Xepe Gallastegiren mutilek ondo eutsi zioten partida garrantzitsuari, eta azken puntuekin hirugarren mailarako txartela gero eta hurrerago daukate.Aurrerako nagus...