Ziortza-Bolibar

9.000 kontsumitzailek baino gehiagok egin dute bat Errigoragaz udaberriko kanpainan

120.000 litro olio eta 26.000 sorta banatuko dituzte apirilaren 20tik aurrera. Herriz-herri helduko dira kamioiak tokian tokiko boluntarioek jaso eta kontsumitzailen eskuetarainoko azken entregak antolatzeko.

Akordioa lortu dute Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek eta zuzendaritzak

Bost hilabeteko protesten ondoren, langileek baiezkoa eman diote enpresa batzordeak eta zuzendaritzak lortutako akordioari eta bertan behera geratu dira apirilerako deitutako lanuzteak.

Denak Jonas Vingegaarden kontra: Itzulia Basque Country ate joka dago

Apirilaren 3tik 8ra bitartean lehiatuko dute Euskal Herriko Itzulia, eta apirilaren 7an eta 8an Lea-Artibaitik igaroko da. Irteera lerroan egongo dira Txomin Juaristi markina-xemeindarra eta Ander Okamika lekeitiarra.

101 udalerrigaz, 305.000 biztanleko lurgunea hartzen du Uemak

Etxebarria, Arrankudiaga-Zollo, Arruazu eta Doneztebe Uemako kide dira zapatuaz [martxoak 25] geroztik.

EAJk Ondarroan elkartu ditu Lea-Artibai eskualdeko alkategaiak

EAJk “konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna” eskaintzen dituela esan zuten atzoko [martxoak 26] ekitaldian.

Euskal JaXE Ondarroa euskal jaia ibilaldia zubi zahar herri ikastola

Euskal JaXE ospatuta, Ondarroa prest dago IbilaldiXE hartzeko

Ondarroako, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko dantzariak eta txistulariak herri osoa kolorez, musikaz eta alaitasunez jantzi dute. Euskal Jaiak urteetan Ondarroan bizi ez den giroa piztu du. Protagonistak dantzariak izan dira, ume zein nagusi.

Lekeitio Master Seriesek puntako pilotariak bilduko ditu

Apirilaren 6an eta 8an jokatuko dute, Santi Brouard pilotalekuan. Gizonezkoen lau bikote finalerdietan eta finalean ariko dira. Emakumezkoen desafioa, ostera, finalaren egunean [apirilaren 8a] egingo dute.

Gure Eskuk udazkenera atzeratu ditu Hamaika Gara egitasmoaren jarduera eta mobilizazio guztiak

Gure Eskuk bere ibilbidean osoan ekoiztu dituen hiru dokumentalak modu irekian ikusgai jarri ditu bere Youtube kanalean; 'Gazta Zati Bat', 'Jostunak' eta 'Elkarrekin Together' dira dokumentalak.

Esne Beltzaren kontzertua, Lekeitioko Ibilaldian

Ikastolen Elkarteak jakinarazi du Ibilaldia, Herri Urrats eta Araba Euskaraz ez dituztela udaberrian egingo

"Konplikatua da, udazkena bitartera baikoaz, eta orduan ere beste bi jai baitauzkagu ikastolok. Egun edo aste batzuk hartuko ditugu hau dena taldean aztertu eta erabakiak hartzeko. Talde mailan hartuko ditugu erabakiak, eta jakinaraziko dizkizuegu”.

Ikerketen arabera, COVID-19aren aurrean emakumeak zaurgarriagoak dira

Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Alabaina, genero bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute

Adin guztietako herritarrak infektatu daitezke COVID-19arekin

Elhuyar koronabirusaren inguruko azalpen bideoak egiten ari da. Hau hirugarren bideoa da, eta infektatu ahal direnak adin guztietako herritarrak izan ahal direla erakusten du, ez bakarrik nagusiak

Euskal Kirolari, kirola euskaraz eta etxean egiteko tresna

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskal Kirolari programa hasi da euskarazko bideoak partekatzen etxean jarduera fisikoa egin ahal izateko, goi mailako kirolari euskaldunen eskutik.

Ertzaintzak Munitibarko taberna batean bazkaltzen zeuden sei lagun atzeman ditu

Ertzaintzak esan duenez, gertaera domekan [martxoak 29] gertatu zen. Sei herritarrak identifikatu eta isun bana ezarri zieten.

Gehiago