2012/6

Zaloaren aldeko pala txapelketa martxan dago

Zaloaren aldeko bosgarren pala txapelketa jarri du martxan Etxebarriko Gazte Asanbladak. Parte hartu nahi duenak gazte lokalean, Erlatx, Buztarri edo Iru-Bide tabernetan emon behar du izena uztailaren 1a orduko. Txapelketa binaka jokatuko da, tenisko pelotagaz. 10 euro ordaindu behar dira bikoteko.

‘Zeure koloreak erakutsi’, gaur, Lekeition

Zeure kolore guztiak erakutsi lemapean ospatuko da gaur, Lekeition, Sexu Askapenerako Eguna. Lekeitioko Udalak eta Potxuak Martxan Emakume Taldeak elkarlanean prestatu dute eguneko programazioa. Horrela, martitzenean aurkeztutako erakusketagaz gainera, Potxuak Martxaneko kideek, Limonero-Cabaret ikuskizuna prestatu dute. 18:30ean eskainiko dute ikuskizuna kultur etxearen aurrean. Horretaz gainera, 19:00etan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da Azkue Aretoan Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariagaz, eta zine foruma egingo da pintxo batzuekin lagunduta. Kartela jaisteko.

Zapato Azule ospatuko da etzi

Zapato Azuleko kanta bolo-bolo ari da egunotan. Guztiek buruz jakin nahi dute Esne Beltzak jaiegunaren 15. urtemuga ospatzeko egindako abestia. Letra eta doinua modukoa, Radixu Irratiak ondo baino hobeto pasatzeko jaia prestatu du. Momentuz, gaur arte, abestiak 1.775 deskarga eduki dituela jakin eragin dute Radixu Irratiko arduradunek. Radixu Irratia zuzenena entzun. Zapato Azule abestia deskargatu. Irrati libreak Zapato Azule antolatzeko erronkari zazpigarrengoz egingo dio aurre, eta urtero modura, alde zaharreko jai eremutik kanpo, Tolosara aterako da jaia. Dina Bilbao ondarrutar ospetsua gogoan, bertan hasiko dira Dinamartxak, bizikletaz bat eta mendirik mendi bigarrena. Bizikletaz 200 lagun eta mendiz 50 bat etorriko dira. 14:00etan egingo dute sarrera Kantoipe errebueltatik. Sentipenak nagusituko dira orduantxe. 25 saltoki, irudimen handia Alaiko balkoia atzean laga eta Zubi Zaharra gurutzatuta, Latxanbre enparantzak hartuko du zapatuan Euskal Herriko Kamiseta Azoka. 25 postu egongo dira aukeran. Eta alde zaharrean ez da ezer faltako. Ezustekoak be espero dira, antolatzaileek esan dutenez. Eta hori gutxi balitz, estreinako, Zapato Azule bidez entzun ahalko da etxetik. Alaiko balkoian esaten den guztia eta gehiago zuzenean emongo dute. www.radixu.info-n.  

Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntzak emango dizkie Lekeitioko Udalak

2011-2012 ikasturtean HABEK homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren ikasleei diru-laguntzak emongo dizkie Lekeitioko Udalak. Ikasleek euskaltegian izena emonda izan dutela eta asistentziaren %80a bete dutela frogatu beharko du...

Vista Alegreko proiektuaren aurkako elkarretaratzean Ertzaintza bertaratu da

Zapatuan Vista Alegreko proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin zuten herritar batzuk, Mendexako Karraspio hondartzaren parean. Elkarretaratzeak iraun zuen tartean Ertzaintza bertaratu eta herritar bat identifikatu arazi zuen. «Elkarretaratzea egiteko udalean baimenik ez dugula eskatu esan ziguten», adierazi du herritar batek. Elkarretaratzea 13:00etan egin zuten herritarrek eta Ertzaintza zertxobait geroago agertu zen bertara. «Identifikatu zutenari isuna helduko zaiola uste dugu. Hau ulertezina dela uste dugu», gaineratu dute. Horren aurrean, hurrengo elkarretaratzerako baimena eskatuko dutela azaldu dute herritarrek. Gertatutakoak gertatuta, hurrengo hitzordua uztailaren 22an jarri dute proiektuagaz ados ez dauden herritarrek. «Egun horretan barriro be elkarretaratzea egingo dugu, 13:00etan, Karraspion». Elkarretaratze hori uztaileko domeka horretan egingo bada be, aurretik, tarteka, Karraspioko hondartza parean egoten jarraituko dutela esan dute herritarrek. «Informazioa banatzen eta azalpenak ematen egongo gara». «Kaleko beharra egiten» Herritarrek elkarretaratzeak egiten eta proiektuaren nondik norakoak gainerako herritarrei azaltzen jarraitzen duten bitartean, auzi helegitea sartzeko pausoak bere horretan jarraitzen du. «Momentuz proiektuaren aurka egiteko helegitea sartzeko lehenengo pausoa emanda daukagu baina horrek luze joko du. Aldundiak udalari pasatu behar dio informazioa eta gero barriro epaile batek ikusi behar du hori. Azkenik, guri esango digute helegitea sartu ahal dugula. Dena dela, bide horrek aurrea egin bitartean guk kaleko beharra egiten jarraituko dugu», adierazi du [...]

Lekeitioko Hitza

120 lagun batu ditu Lekeitioko Euskal Ezkontzak

Primeran joan da Lekeitioko Euskal Ezkontza. Urtero legez, jende asko batu zen domekan ekimenaren inguruan, eta guztiak ondo baino hobeto ibili ziren. Hori esan dute Gora Buru Kultur Elkarteko kideek. Josu Maruri eta Irene Lauzirika izan ziren ezkongaiak. Eurek katu zituzten Anbrus eta Josepa. Haien ondoan, 120 bat lagun aritu ziren antzinako euskal ezkontza irudikatzen. Iturengo joaldunek eta Alurr dantza taldeko gaztetxoek be saio ikusgarria egin zuten. 40 bat dantzari aritu ziren, goizean ezkongaiei dantzan egiten eta arratsadean plazan ikuskizunean. Eta urtero legez, Gora Buru Kultur Elkarteko kideek aldaketa bat edo beste egin zuten ezkontzaren inguruan: notarioak ezkontza agiria irakurtzen duen momentua mahaian jesarrita antzeztu zuten, jendea atzean zegoela. «Pilo bat gustatu zen hori horrela egitea», azaldu dute elkartekoek, pozik.

Pilateseko eta dantza sormeneko ikastaroak emongo ditu Kresalak uztailean

Uztailean pilates eta dantza sormena ikasteko aukera eskainiko du Kresala Kultur Elkarteak. Pilateseko saioak uztailaren 9tik 13ra bitartean emongo dira, 19:00etatik 20:15era. Dantza sormena astebete beranduago egongo da aukeran, uztailaren 16tik 20ra bitartean, ordutegi berean. Ikastaro biak Kresala Kultur Elkartearen Artabideko lokalean emongo dira. Izena emoteko hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 695 744 549.      

Arakistain enpresakoek urtebete daroe enplegu erregulazioan

Etxebarriko Talleres Macanicos Arakistain enpresako 22 beharginak, ia urtebete daramate enplegu erregulazioan. Ezelako informaziorik barik eta horrek eragiten duen ziurgabetasunagaz daude egunero, eta enplegua galduko duten beldur dira. Lan baldintzak ...

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Amalloko jaietako zenbakia 3233 izan da

Amalloko jaietako zozketako zenbaki saritua 3233 izan da. Zortedunak hamabost egun edukiko ditu agertzeko eta halan izango ez balitz, ordezkoa 1664 izango da. 600euroko saria izango du zortedun txartela duenak.

Udako Unibertsitate Bolibartarra uztailaren 16an hasiko da, bigarren urtez

Ikastaroetan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira (langabetuek doan). Itxaso Paia izango da ekitaldi guztien aurkezlea eta moderatzailea. Ikastaroetan izena emateko ordainketa Bolivartiar Ikaskuntza Elkartearen kontuan egin behar da: Euskadiko Kutxa 3035-0067-61-0670073265. Dirua sartzean ikasleek izena, abizena, posta elektronikoko helbidea eta telefono zenbaki bat jarri beharko dutela be esan du antolakuntzak. «Azkenengo egunean ikastaroetan parte hartu duten ikasle guztiei diplomak emango dizkiegu», gaineratu dute antolatzaileek. Ikastaroak Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteak antolatzen ditu, Ziortza-Bolibarko Udalare, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta LNren (Pro Libertate Nabarra) laguntzagaz. Egitaraua, egunez egun: Uztailak 16 Kurtsoen hasiera eta ‘El Alba y el Celac’. 15:30ean hasiko da. Hasiera ekitaldian Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea eta Aldundiko ordezkaria eta J.M. Unzueta Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteko lehendakaria egongo dira. 16:00-17:50. Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsulatuko ordezkariak Qué es el Alba hitzaldia eskainiko du (gaztelaniaz). 18:00-19:50. Mauricio Rodriguez Venezuelako enbaxadako Madrilgo ministro kontseilariak Qué es el Celac hitzaldia gidatuko du (gaztelaniaz) Uztailak 17 16:00-17:50. Mirari Bereziartua irakasleak Irakaskuntza gaur gaia aurkeztuko du (euskaraz). 18:00-19:50. Halip Lartiga historialariak eta irakasleak Aintzinako Akitania jorratuko du (euskaraz). Uztailak 18 16:00-17:50. Gorka Jakobe Palazio EHUko irakasleak Onlaineko dendak sortuz software librearen bidez aurkeztuko du (euskaraz). 18:00-19:50. Pello Guerra idazleak eta historialariak La conquista (Nabarra marítima) hitzaldia gidatuko [...]

Markina-Xemeingo Hitza

Lea-Artibai Amankomunazgoaren azken urteko “ezgaitasuna eta utzikeria” salatu ditu Lea-Artibaiko Bilduk

Lea-Artibai Amankomunazgoa osotzen duten herri guztietako Bilduko ordezkariak Markina-Xemeinen batu dira gaur arratsaldean mankomunitatearen “ezgaitasunak eta utzikeriak” herritarrei jakitera emoteko. Lea Artibai Amankomunazgoa eraberritu ...

Umeen Eguna ospatu dute Etxebarrian

Dantza, kanta eta bertso saioekin hasi zuten Umeen Eguna, zapatuan, Etxebarrian. Txikienetik hasi eta nagusienera arte ikuskizun bereziak eskaini zituzten ume eta gaztetxoek plaza barriaren bueltan batutako ikusleen gozamenerako. Saioez gainera, Etxebarriko eskolako etapa amaitu eta datorren urtean beste ikastetxe batetara joango diren gaztetxoak agurtu zituzten opariekin, bai eta 17 urtez eskolako irakasle izan den Mari Karmen Balentziaga be, datorren urtean ez da eta Etxebarrian egongo. Ikuskizunez gainera, bazkaria eta jolasak eduki zituzten. 15:30ean hasita, Arima Cool Tour taldearen laguntzagaz geratu barik ibili ziren jolasean ume eta gurasoak, eta hori nahikoa ez balitz dantzan jarraitu zuten ondoren disko festagaz. Kalejira alaiagaz eta suen pizteagaz amaitu zuten “egun zoragarria”. Argazki erakusketa ikusgai.

Lesbianitatearen historiaren gaineko erakusketa zabaldu dute Markina-Xemeinen

Sexu Askapenaren Nazioarteko egunaren harira, Bidean: Ezkutukotasunetik ikusgaitasunera 1977-2007 Lesbianismoaren historiari buruzko erakusketa aurkeztu zuten atzo Aldarte, Gay, lesbiana eta transexualentzako arreta zerbitzuko, kideek. 1977tik aurrera, lesbianismoaren inguruan egindako beharra azaldu zuten garai bakoitzean agertutako kartelen bidez. ESAMen sorrera, jardunaldiak eta kolektiboak ateratzen zuen Sorginak aldizkariaren barri emon zuten besteak beste. Erakusketa ekainaren 29ra arte egongo da ikusgai Uhagon kulturguneko lehen solairuan. Ekainaren 28ari lotuta bai eta be, laburmetraiak emongo dituzte egun horretan Uhagoneko kafetegian.

Gazte Eguna antolatzen hasteko bilera egingo da etzi, gaztetxean

Uztailaren 21ean Gazte Eguna antolatzea erabaki du Herritxarron Jai Batzordeak, “herriko gazte jendea elkartu eta jaiei hasiera bikaina ematea” helburu hartuta. Era horretan, Gazte Eguna antolatzeko asmoz, Herritxarron Jai Batzordeak herrik...

Gaur, bihar eta etzi emon behar da izena Dinamartxetan

Zapato Azule gain-gainean dago. Eta beragaz batera Dinamartxak, errepidez eta mendirik mendi. Martxa biek Karibeko uretan desagertu zen Dinao Bilbao ondarrutar txirrindulari, triatleta eta abenturazale ospetsuaren omenduko dute, haren bizitzako herri g...

Gehiago