
http://youtu.be/kWLZWxkChCU Mutrikuko Samikolla auzoko kideek San Nikolas eguna ospatu dute gaur [irailak 10]. 11:00etan puntuan, jaia hastear zelan iragartzen zituzten hiru txapligu bota dituzte udaltzainek, San Nikolas santua dagoen ermitaren paretik. Jarraian, meza hasi da aurreko zelaian. Don Ramon abadeak eguzki galdatan eman du meza, elizkizuna entzuten zeudenak gerizpetan zeuden bitartean. Aulki denak bete egin dira, eta batzuk zutik ere entzun behar izan dituzte bikarioaren hitzak.



https://www.youtube.com/watch?v=BuwnITh86Gk&feature=youtu.be Inguruetako herri askotan egin legez, Andra Mari jaiak ospatu dituzte egunotan Gizaburuagan. Herriko jai nagusiak atzo hasi baziren ere, gizaburuagatarrek gaur ospatu dute jaietako egun handia.






https://www.youtube.com/watch?v=v6YIq4mU7RQ Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea buru dutela, gaur [irailak 5] herriko garapen taldeak agerpena egin du. Garapen planaren barruan udazkenerako prestatu dituzten egitasmoen nondik norakoak aurkeztu dituzte Marta Amonarriz udalturismo teknikari eta Garapen arloko koordinatzaileak, Cristina Zumeta Debegesako Garapen teknikariak, Yanoba Mariezkurrena nekazaritza teknikariak eta Maria Txakartegi Garapen taldeko teknikari eta Balea elkartearentzat lanean ari den kideak, alkatearekin batera.
