Mutrikuarrek zer nolako hondakin bilketa nahi duten bozkatuko dute azaroaren 30ean

https://www.youtube.com/watch?v=nXilKDbfHfw Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak martitzenean egindako agerraldian adierazitako moduan, 120 pertsona inguruk parte hartu dute egin diren bileretan. Azken bi hilabeteetan egin diren bilerak "emankorrak" izan direla nabarmendu zuen alkateak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Azaroaren 9an Katalunian bizitakoa, bideoa eta argazki galeria ikusgai

https://www.youtube.com/watch?v=32MIPqM3YmM&feature=youtu.be Katalanek bozka emateko aukera eduki zuten domekan [azaroak 9]. Bozketak balio legalik eduki ez badu ere, katalanek euren nahiari eutsi eta bozketa egin egin zuten. Egun osoan lasaitasuna izan zen nagusi, salbuespenak salbuespen. Eta oro har, jai giroan pasatu zuten eguna. Guztira bi milioi katalan baino gehiago gerturatu ziren hauteslekuetara bozka ematera. Eta bozka edozein izanda ere, guztiak bozka eman izanaz harro sentitzen ziren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Abaroa bizten hasi dira lekeitiarrak denen artean egindako jaiagaz

https://www.youtube.com/watch?v=h4ZcvahwqXM Lekeitiarren bilgune izan zen Abaroa jauregiko lorategia zapatuan. Urte osoan egiten duten lana bistaratu zuten bertan kirol talde, kultur talde eta elkarte sozialek azoka eta ekimen ezberdinen bitartez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Berriatukok urrezko hiru puntu lortu ditu Artibairen aurkako derbian

https://www.youtube.com/watch?v=1UzoHyyrxQE Bariku gauean Bizkaiko Lurraldeko lehen mailako eskualdeko derbia jokatu zuten Berriatukok eta Artibaik, Berriatuko Ibarra futbol zelaian. Etxeko taldeak irabazi zuen Markina-Xemeingoaren aurka; 2-1 amaitu zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Kirurjia zerbitzua du Gernika-Lumoko ospitaleak

https://www.youtube.com/watch?v=NMkaB3ZvOcQ&feature=youtu.be

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Konponbide garaia dela aldarrikatu dute hainbat lagunek Ondarroako kaleetan egindako manifestazioan

https://www.youtube.com/watch?v=AX5YPhO0oRQ Ondarroako kaleetan barrena manifestazioa hasi aurretik asanblada informatiboa egin dute Alamedan. Gaur [urriak 23] Espainiako Auzitegi Nazionalean Kemen Uranga ondarrutarrak izandako epaiketaren berri eman dute lehendabizi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago