Iparragirre etxera ekartzeko eskatu dute argazki erraldoi bategaz

https://www.youtube.com/watch?v=zRvn2ponAcM Ondarroako Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarra etxeratzeko eskatzeko hainbat ekimen prestatu ditu uztailean. Horren harira, zapatuan argazki erraldoia atera eta elkarretaratzea egin zituzten Arrigorri hondartzaren inguruetan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Datorren urtera arte agurtu dituzte Karmen jaiak markina-xemeindarrek

https://www.youtube.com/watch?v=oSCH96uNT9Q Lekittoko Deabruen su, ke eta txinparta artean agurtu zuten Alarabi atzo gauean. Lekeitioko taldearen ikuskizunak amaiera zaratatsu eta ganberroa eman zieten jaiei eta herritarrekin batera eurak ere Alarabiren bidelagun izan ziren Zelaiko sua itzali arte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Lehenengo eguna: Gazte Eguna

https://www.youtube.com/watch?v=riMnWMTY6pQ Ehun gazte inguru elkartu dira gaur, uztailak 19, aurtengo Malen jaietako Gazte Egunean. Bazkalosteko jolasetan eguraldiak lagundu ez badu ere, goizean herriko gazteak kalez kale ibili dira, poteoa egiten. 15:15ean gazteak Beheko Plazan elkartu dira eta Gazte Eguneko argazkia atera dute. Aurten, Gazte Egunean 60. hamarkadako arropekin mozorrotzea proposatu dute gazteek eta asko, ia gehienak, mozorrotu dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Lekeitioko gaztetxea, zabalik

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Aulestiko Urregarai eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek LOMCEren aurka egin dute

https://www.youtube.com/watch?v=7DGz67MmPiE Hezkuntza legearen aurka egiteko Urregarai herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak parkean batu eta argazkia atera dute, gaur [ekainak 20]. Besteak beste, legeagaz ez daudela ados adierazi dute eskolako kideek. "LOMCEri ez" oihukatu dute parkean batu direnek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago