21. Korrikan eta Korrika Txikin parte hartzeko deia egin dute berriatuarrek
Bariku goizaldean ailegatuko da 21. Korrika Berriatuara, eta Korrika Txiki barikuan 17:00etan egingo dute. Herritarrei bi ekintzetan parte hartzeko dei egin diete.
Euskararen aldeko martxara gehitzeko deia egin nahi izan dute berriatuarrek gaur [apirilak 9] plazan egin duten agerraldian. Bariku goizaldean ailegatuko da 21. Korrika Berriatuara, eta Korrika Txiki barikuan 17:00etan egingo dute; 17:00etan Cikautxo sarreratik hasiko da Korrika Txiki, eta herrigunera arteko bidea egingo dute. Herritarrei batean zein bestean parte hartzeko deia egin diete.