Besteak beste, ingurumenari, hezkuntzari, kulturari, euskarari, kirolari eta turismoari begirako proiektuak izan ditu kontuan udal gobernuak aurrekontuak eratzeko orduan. Energia berriztagarrien aldeko apostua egingo dute.
Poeta nikaraguarri buruzko ikus-entzunezkoa barikuan proiektatuko dute doan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Nazioarteko hainbat jaialditan proiektatu ostean, Ondarroan egingo du geldialdia lanak.
Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika sustatu eta zabaldu nahi dituzte herritarren, eta, batez ere, hezkuntza komunitatea osatzen dutenen artean. Egunero hainbat irteera eta ekintza ari dira burutzen.
Egoiliarrek egindako eskulanen eta langileek ekarritako gauzen salmentatik, Gabonetako otarra eta Danok Batek oparitutako kamiseten zozketatik 547,60 euro lortu dituzte.
Barikuan hasi eta astelehenean amaituko dira demak. Lea-Artibaiko lau zaldik parte hartuko dute.