Jose Maria Altzibar kalean dagoen Cristina tabernako zerbitzari batek eman du positibo. "Osakidetzarekin kontaktuan jarri dira eta protokoloa martxan jarrita dago", esan du Mutrikuko Udalak.
Agintariek jairik ez dela egingo berretsi dute. Hori dela eta, erabakia errespetatzeko, eta herritarrei zein kanpotarrei Malenak ospatzera ez etortzeko eskatu diete.
Kultur ekimena uztailaren 31n hasiko da, eta abuztuaren 30era bitartean askotariko kultur ekimenez eta ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da frontoian. Sarrerak Turismo Bulegoan salgai egongo dira barikutik aurrera.
Udalak mural berria egiteko asmoaren aurrean euren iritzia plazaratu dute herriko lau eragilek.