
Eusko Jaurlaritzak gaur [urtarrilak 14] argitaratu du gune gorrian dauden herrien zerrenda eguneratua. Lekeitiok eta Markina-Xemeinek 830,22 eta 776,12ko intzidentzia tasa daukate. Ondorioz, bihartik aurrera [urtarrilak 15], bi herri horiek perimetralki itxita geratuko dira, eta ostalaritza establezimenduak ere itxi egingo dituzte.

Markina-Xemeingo San Roken, Munitibarko Oizpen eta Lekeitioko Uribarren Abaroan hasi dira gaur txertoak jartzen. Azken orduetan 10 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 Markina-Xemeinen, 2 Mutrikun eta bana Lekeition, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren. Mutriku gune horitik laranjara pasatu da.

Martxoaren 5eko 06:00etatik martxoaren 8ko 23:00ak bitartean egin ahalko da 5 kilometroko lasterketa. Parte hartzaileek erabakiko dute zein herritan egin lasterketa. Hemen izena emateko lotura!

70 jasoaldi eginda, sailkapen faseko bigarren jardunaldiko onena izan da ondarrutarra. Finalaurrekoa otsailean jokatuko du oraindik zehazteke dagoen egunean eta tokian, C taldeko bigarrenaren eta A taldeko hirugarrenaren aurka.

Otsailaren 26ra arte edukiko dute idazleek lanak aurkezteko epea zabalik. Irabazle bakarra egongo da, eta 1.700 euro jasoko ditu

Azken urtean hondakin guztien kopuru osoa %3,7 gutxitu da, eta datuen arabera jaitsiera hori azken bost urteetan errepikatzen ari da.

Bi herrietako intzidentzia tasak 500etik gorakoak direlako hartu dituzte neurriak. Osasun Sailagaz elkarlanean, neurri murriztaileagoak hartzea erabaki dute. Neurri berriak herriek gune gorrian egoten jarraitzen duten bitartean egongo dira indarrean, edota araudi berri bat argitaratu arte.

Txartel saridunik ez dagoela eta, Gabonetako otzara Markina-Xemeingo egotetxera eramatea erabaki du herriko futbol taldeko zuzendaritzak.

750 euroko zenbaki saridunek irabazleek urtarrilaren 14rako agertu behar direla zehaztu du elkarteak.

Esan dutenez, urtarrilaren 5ean kalean alkoholdun edariak edaten ari ziren herritar horiek.

Kasu berriak Lekeition (5), Ondarroan (5) eta Markina-Xemeinen (1) atzeman dituzte. Lekeitio eta Ispaster gune gorrian daude, eta, ondorioz, bi herri horietan ostalaritza establezimenduak itxita daude. Ondarroako Artibai egoitzan gaur gaurkoz bi positibo daude.

'Izatearen edo izaten ez uztearen pribilegioa' tailerra urtarrilaren 15ean emango dute Zabiel kultur etxean. Gonbidapenak lortzea nahitaezkoa da.