
Ondarroako taldeak 1-0 irabazi dio Ariznabarrari. Fase honetan hamar jardunaldi lehiatuko dituzte eta partidu bakoitza "final bat dela" eta talde denak "aurkari zuzenak" direla adierazi du Iñaki Garcia Aurreraren entrenatzaileak.

Senideek HITZAri jakitera eman diotenez, eguen [apirilak 8] goizaldean atera zuten Valentziako espetxetik. Bariku [apirilak 9] goizean heldu zen Santoñakora, gaua Zaragozako espetxean igaro ostean.

Prekarietateaz amaitu eta duintasunez bizitzeko aldarrikapena egin dute.

Aurreikuspenak beteta, Markina-Xemein ere gune gorrian sartu da gaur, eta bihartik aurrera gune gorrian dauden herriei ezarritako neurriak sartuko dira indarrean. Berriatua, aldiz, zerrendatik atera da, eta Ondarroak gutxienez beste astebetez jarraituko du itxita egoten. Azken hiru egunetan 23 kasu erregistratu dituzte, erdiak baino gehiago Ondarroan.

Mi dia izeneko jokoaren bidez eman du saria Miguel Angel Aja Raposo Markina-Xemeingo ONCEren banatzaileak.

Udal Garapen Sailak antolatuta, jardunaldiak eguaztenean [apirilak 14] eta eguenean [apirilak 15] egingo dituzte, "elikadura burujabetzaren aldeko lanketa egin eta herrian ematen den arrantza mota hau mutrikuarrei gerturatzeko".

Lea-Artibaiko zenbait herritan pandemiaren kasuak gehitzen ari direla ikusita, jaialdia dataz aldatzea erabaki dute antolatzaileek.

Munitibarko Udalak eta Txopitturri guraso elkarteak apirila eta maiatza artean lau kultur ekitaldi prestatu dituzte. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen 'Erradikalak ginen' emanaldia ikusteko aukera egongo da barikuan [apirilak 16].

Galdara berriekin CO2 isuriak %20 gutxituko direla diote. Guztira, 89.651,46 euroko kostua eduki dute lanek.

Txapelketa apirilaren 1etik 4ra bitartean jokatu da, Leganesen (Madril, Espainia).

Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu du egoera "oso kezkagarria" dela oraindik ere.

20, 18 eta 16 urtez azpikoen kategorietako Bizkaiko Kluben Txapelketan nesken zein mutilen taldeetan onena izan da talde durangarra. Lekeitioko Tximista seigarren sailkatu da.

Ondarroan 7 kasu erregistratu dituzte, eta 4 Mutrikun. Azken horri dagokionez, gune gorrian sartzear da, 395,18ko tasarekin. Ondarroako eta Markina-Xemeingo tasak 20 puntu inguru jaitsi dira, eta Markina-Xemeingo tasa 400 azpitik kokatu da. Bestalde, hiru lurraldeetako tasak igo egin dira.

Martxoaren 2an amaitu zuten bigarren diskoa grabatzen. Bideoklipean Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra da protagonista.

Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek edukiko dutela esan dute. Txertoen sorta berri bat jasotzear da, eta horregatik zabaldu du webgune bidezko txanda hartzeko aukera.