Urbanizioaren bigarren fasera 131.926,10 euro bideratuko dituzte: gasa eta bestelako zerbitzuak sartu eta egin beharreko urbanizazio lanak egingo dituzte. Aurtengo aurrekontua txikitu egin bada ere, ez dute murrizketarik egin oinarrizko alorretan.
Ondarroak bere multzoko bigarren denborarik onena egin du, eta bi segundo pasatxogatik geratu da kanpoan. Lekeitioko taldea hamahirugarren sailkatu da.
Dozenaka kantu idatzi eta sortu ditu ondarrutarrak. Iaz Gabon inguruan amaitu zuen ‘Aita Mari’ izeneko kantua euskal mugetatik haratago ailegatu da, Mediterraneoaren bihotzera.
Domekan [irailak 5] 15:30ak arte ez da egongo Lekeitiorako autobusik.
Ondarroagaz lotura estua duen preso hernaniarra Ondarroatik 120 kilometro ingurura egongo da kartzelaz lekualdatzen dutenean. Albisteak ezustean harrapatu ditu presoa eta haren hurrekoak; udaberrian hurreratu zuten Dueñasko kartzelara.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du emanaldia, Deabru Beltzaken 25. urteurrenaren harira. Uztailean atzeratutako kultur eta kirol ekintzak berrantolatzen hasiko dira Etxebarrian.
Mutriku onenen artean ibili da KAE 2 Ligako estropadetan, eta denboraldi ederra eginda, laugarren postuan sailkatu da. Kontxako sailkapen estropada lehiatuta amaituko du bihar denboraldia.
Itsasoari lotutako ondarea partekatzen duten herriak zeharkatzen ari dira sei lagun txirrinduan. Getarian hasi zuten ibilbidea martitzenean [abuztuak 31], eta bertoko hainbat herri zeharkatu dituzte egunotan.
Atzo [abuztuak 31] Lekeition (6), Mutrikun (2) eta Ondarroan (1) erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak. Dena dela, Lekeitioko intzidentzia tasa ez da igo. Bai aldiz Mutrikukoa. Bi herri horiek gune gorrian egoten jarraitzen dute.
Musikari lekeitiarra kaleratzear den disko berriaren aurrerapen abestia da 'Aingeruak'.