
Ekitaldiak arrakasta handia eduki duela azpimarratu dute udal iturriek; esan dutenez, aretoa erabat bete zen. 2020-2021 denboraldia kontuan hartuta, lau sari banatu dituzte.

Banakako Jai Alai World Tourraren lehenengo bi final-laurdenak hirugarren setean erabaki dira. Abenduaren 30eko finalerdietan Arbek eta Erkiagak elkarren kontra jokatuko dute.

Profesionaletako txapelketa batean lehenengoz ikusi dira emakumezkoak Gernika-Lumoko zesta-puntaren katedralean.

Joseba Etxebarriak eta Moisés Enbeitak jantzi diote txapela Ibarzabali; markina-xemeindarrak hunkituta hartu du txapeldunaren makila. Xabat Galletebeitia laugarren geratu da.

Gaur [abenduak 18] arratsaldean jokatu dira Goxua Txapelketako finalak Markina-Xemeinen. Pilotazalez bete da frontoi txikia.

Migratzaileen Nazioarteko Eguna gogora ekarri eta aldarrikapen nahiz ospakizun ekintzak egin dira.

Ekitaldi berezia egin dute gaur [abenduak 18] goizean musika, dantza, zinta mozketa eta bisita gidatuagaz. Mikel Lertxundi eskultoreak eskolarako egin duen obra ere bistaratu dute.

Eguaztenean [abenduak 15] izango da hitzaldia Azkue aretoan. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Geratzen den lekuan hondartzara eta Mendieta ontziolara errazago iristeko sarrera bat egokituko dute.

Lekeitioko ortularien elkartekoek esan dute Bedaronako 'Meretzika' baserrikoak eman dietela makina. "Martin Bilbaok konpondu du makina".

Gaiarekin lotutako bost hitzaldi eskainiko dituzte. Abenduaren 15erako iragarri dute lehenengoa eta hurrengo laurak urtarrilean eta otsailean eskaintzeko asmoa dutela esan dute antolatzaileek.

Udal iturriek azpimarratu dute Ondarroan bizi diren umeek parte hartu ahal izango dutela zozketan. Zozketan izena emateko azken eguna hilaren 16a da.

Gallategirekin batera Zigor Blanco, Gorka Lupiañez, Jose Maria Novoa eta Ion Troitiño ere Euskal Herriratuko dituzte. Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko du orain zein kartzelatara lekualdatuko dituzten.

Oihane Cabezas Basurko Aztiko ingurumen ikerlariak berbaldia emango du astelehenean [abenduak 13], 18:30ean, Beikozinin.

'Piztu dendak, piztu Markina-Xemein' izango da lehiaketaren gaia. Abenduaren 19a izango da parte hartzeko azken eguna.