
Ekimenaren asmoa belaunaldien arteko transmisio kulturala sustatzea da, eta horretarako gaztainak batu eta sukaldatu dituzte Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleekin batera.

Lurzoruetan aditua da markina-xemeindarra. Lurzoruen egoera eta osasuna aztertzeaz arduratzen da Neiker-BRTA nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundean.

Bizkaiko Probintzia Auzitegira jo dute, kasua berrikusi eta epaile batek euren perituaren azalpenak entzun ditzan. 2020ko maiatzean gertatu zen istripua umea bizi zen Aulestiko Zubero auzoko etxe inguruan.

Elkarteko dendetan urtarrilaren 5era arte erosketak egiten dituztenek 700 euroko hiru sari irabazteko aukera edukiko dute. Urtarrilaren 10ean egingo dute zozketa.

Azken hiru egunetan 89 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 37 Mutrikun, 22 Ondarroan, 13 Lekeition, 9 Markina-Xemeinen, 3 Mendexan, 3 Ispasterren eta bana Ziortza-Bolibarren eta Gizaburuagan. Azpimarratzekoa da Mutrikuko intzidentzia tasak eduki duen gorakada; 500 puntu baino gehiago igo da.

Elkarretaratzea egingo da eguerdian Goiko Portalean. Arratsaldean, berriz, munduko pintxoak eta musika egongo dira. Horrez gain, informazio mahaia egongo da egun osoan frontoi txikian.

Olerkigile ondarrutarrak laugarren poema liburua kaleratu berri du: ‘Ahaztu baino lehen, ama’. Sekulako arrakasta izan du; lehen edizioa agortzear dago, eta bigarrena antolatzen ari dira.

Agenda 2030ari buruz ariko da zapatuan [abenduak 11] Alfonso Longo Industri Ingeniaritzan Doktorea eta neurohizkuntzan aditua.

Kofradia Zaharreko lehenengo solairua herriko sortzaileen topagune bihurtuko da asteburuan. Herritarren eta sortzaileen arteko "sareak josteko" helburuagaz antolatu dute azoka.

Herriko zinemagileen lanak urtarrilaren 9an proiektatuko dituzte, eta ondoren zuzendariekin solasaldia egingo dute. Saio guztietarako gonbidapenak turismo bulegoan hartu behar dira, proiekzioaren egunean bertan 12:00etatik 14:00etara edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Zapatuan [abenduak 11] egingo dute lehenengo batzarra. Lehen egun horretan Gerrikaitzekoekin eta Ganbekoekin elkartuko dira.

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du.

Manuel Chavezek eta Erlantz Garaik irabazi dituzte sari nagusiak.

Eneritz Lizardi eta Maite Ortiz de Mendibil 23 urtez azpikoen Munduko txapeldunek, eta Maialen Aldazabal eta Ihart Arakistain txapeldunordeek lagunartekoa jokatu dute.